Partikula baten unibertso-lerroa partikula horrek lau dimentsioko espazio-denboran zehar jarraitzen duen ibilbidea da. Albert Einsteinek fisikan sartutako terminoa da. Gaur egun, terminoa erlatibitatearen teorietan erabili ohi da, esaterako erlatibitate orokorrean eta erlatibitate berezian.

Partikula baten unibertso-lerroaren irudikapena. Lau dimentsioko espazio-denbora irudikatu ezin denez, bi espazio-dimentsioren eta denbora-dimentsioaren gaineko proiekzioa irudikatu da.

Ondorioz, unibertso-lerroek partikulek denbora eta espazioarekin duten bilakaera adierazten dute. Lerro horietako puntu bakoitzak partikula horren gertakari zehatz baten posizioa (x) eta aldiunea (t) adierazten ditu. Lerro osoak berriz, partikularen historia osoa adierazten du.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.