Unai Iturriaga

euskal bertsolari, idazle, abeslari, komikigile

Unai Iturriaga Zugaza-Artaza[1] (Durango, Bizkaia, 1974ko ekainaren 28a - ) bertsolaria, euskal idazlea eta euskal abeslaria da.

Unai Iturriaga

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakUnai Iturriaga Zugaza-Artaza
JaiotzaDurango1974ko ekainaren 28a (49 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : Arte eder
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Irakaslea(k)Jon Lopategi
Jarduerak
Jarduerakpoeta, bertsolaria, abeslaria, gidoilaria, komikigilea eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Kidetza7 Eskale
Gu ta Gutarrak
Udako Euskal Unibertsitatea
Musika instrumentuaahotsa

Inguma: unai-iturriaga-zugaza-artaza Literaturaren Zubitegia: 215
Unai bertso-saio bateko hausnarketan murgildua

Bertsolari aldatu

Bertsolaritzan, bi aldiz izan da Bizkaiko txapeldun. Ezagunak izan dira Igor Elortza lagunarekin izandako finalak. Bertsolari Txapelketa Nagusian sei aldiz izan da finalista eta 2005ean txapeldunorde gelditu zen, Andoni Egañaren atzean. Batez ere irudimenean jo du goia; hori da Unairi aipatzen zaiona, batez ere.[2] Txapelketatik kanpo ere hamaika saio egin ditu, batzuetan bertsoa eta literatura uztartuta.[3]

Bertsolaritzako lorpenak aldatu

15 urterekin Bizkaiko txapelduna izan zen 1990. Hurrengo bi urtetan berriro lortu zuen, baita Euskal Herri mailan ere. Geroago, helduen mailan birritan izan da Bizkaiko txapeldun eta Bertsolari Txapelketa Nagusian sei bider finalista eta txapeldunorde izatera ere heldu zen 2005ean Andoni Egañaren atzean, lau bider txapeldun izan zena.

 
Unai Iturriaga kartzelatik bueltan

Sariak eta aintzatespenak aldatu

Hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu bere bertsolari bidean:

Abeslari aldatu

Musika arloan, Igor Elortzarekin eta Josu Zabala Ajuriagerrarekin batera 7 Eskale eta Gu ta gutarrak taldeak osatu ditu.

Diskografia aldatu

 
2008ko Bizkaiko txapelketan Unai Iturriaga eta Igor Elortza

Komikilari aldatu

Marrazkilari gisa, komikigintzan ere aritzen da: Xabiroi aldizkarian, Gaur8 astekarian, Jakin aldizkarian eta H28 aldizkarian kolaboratzen duelarik. Zugaz/art goitizena erabiltzen du.[8] Komiki-gidoigintzan ere zenbait lan egin ditu, besteak beste:[9]

Eguneroko zinta grafikoak aldatu

2019ko ekainetik, Gara egunkariko eguneroko zinta grafikoaren egilea da Zugazart izenarekin (amaren deitura ZUGAZa-ARTaza da), Javier Etayo Tasioren lekukoa hartu zuen bigarren honek erretiroa hartu zuenean.[14][15][16]

2023ko Argia aldizkariko Prentsa Saria Zugazart-en zintei esleitu zieten, aktualitateko gaiei eta auziei «umorez eta zorrotz» heltzeagatik.[17]

Gidoilari antzerkian eta zineman aldatu

Gidoilari izan zen Olentzero eta subilaren lapurreta, Munduaren bira doan eta Eutsi! filmetan, baita ETBko Martin telesailean eta Betizu programan.

2017an Donostia Antzerki Saria irabazi zuen Francoren bilobari gutuna antzezlanaren gidoia Igor Elortzarekin idatzi zuen.[18] Biek idatzi zuten Errautsak antzezlana ere.[19]

Hizlari aldatu

Hizlari gisa ere aritzen da eta ikastaroak eman ditu Udako Euskal Unibertsitatean.[20][21][22]

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Abizena Zugaza-Artaza idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Zugatza-Artatza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Bertsozale, Xenpelar Dokumentazio Zentroa. «Unai Iturriaga - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  3. «Literaturaren doinuan» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-10-27).
  4. Bideoa. Miriam Juaristi. (2009-12-13). Unai Iturriaga-Bertsolari txapelketa nagusia 2009(finala). (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  5. Bideoa. 2009ko Bertsolari Txapelketa. Imanol Sierra Jimeno. (2011-12-07). Unai Iturriaga. (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  6. «Unai Iturriaga — Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  7. «Pregoilarien zerrenda | Bilboko Konpartsak» Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  8. «Unai Iturriaga eta 'Axpi' - Komikizketak - Udako serieak - Berria.eus» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  9. «Unai Iturriaga - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  10. «Diamanteak Urrea eta Ikatza - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  11. «Haur besoetakoa: Litxarrerien jauna - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  12. «Paristik datorren artista - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  13. «Udaberririk ankerrena - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  14. «Unai Iturriaga izango da aurrerantzean Garako bineta egilea, Tasioren erreleboa hartuta - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  15. «Unai Iturriaga: “Tira grafikoen bidez tiro egitean, errealitatea ezagutuz gero hobeto egingo duzu” | Slump doktorearen zaintiratua» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-27).
  16. Gaztelumendi, Patxi. (2020-03-24). «ISOLAMENDUARI IRRIZ ETA KANTUAN» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-10-27).
  17. Urdalleta Lete, Irati. (2023-01-28). «Argia sariak, Azterketak Euskaraz-i eta Oihana Goirienari» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
  18. Arriaga Antzokia, Teatro. «Francoren bilobari gutuna (Carta a la nieta de Franco)» Teatro Arriaga (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  19. Artezblai. «Errautsak | Igor Elortza | Unai Iturriaga» ARTEZBLAI (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  20. «Unai Iturriaga Zugaza-Artaza :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  21. «Unai Iturriaga – BZP» bzp.eus (Bizkaia Zientzia Plaza) (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  22. Iturriaga Zugaza-Artaza, Unai; Ibaibarriaga, Ana Urkiza. (). Generoak zertan markatu ditu gizon eta emakume sortzaileak?. (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu