Unai Basurko de Miguel (Portugalete, 1973ko apirilaren 2a) euskal marinel eta kirolaria da.

Unai Basurko

Bizitza
JaiotzaPortugalete1973ko apirilaren 2a (50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakskipperra

Biografia aldatu

Zuzenbidean lizentziaduna. Txikitandik hasi zen nabigatzen, eta 500 estropada baino gehiagotan parte hartu du geroztik. 1997. urtean, Jose Luis Ugartek bultzatuta, Australiara joan zen, eta Open 60 motako belaontziak gobernatzen ikasi zuen, Kanga Birtles maisuaren eskutik. Hurrengo urtean, Trans-Tasman Race irabazi zuen, eta ordu arteko marka onena ondu.

 
Bizkaia belaontzia 2003ko Le solitaire de Figaro estropadan.

2003. urtean, munduko estropada gogorrenetako batean, Le solitaire de Figaro proban, parte hartu zuen; proba bukatzea lortu zuen aurreneko euskal herritarra izan zen. 2004ko martxoan beste errekor bat lortu zuen, Iberiar penintsula (Bilbo-Bartzelona) 15 egunean inguratzean, geldialdirik egin gabe. 2006an, VELUX 5 Oceans Race estropadan parte hartu zuen (munduaren bakarkako bira) Pakea Bizkaia izeneko Open 60 motako belaontziarekin, eta hirugarren egin zuen, marka ikusgarria ezarrita: 158 egun, 18 ordu eta 25 minutu. Hala, Unai Basurko da munduari bakarrik bira eman dion bigarren itsasgizon euskal herritarra, Jose Luis Ugarte bizkaitarraren ondoren, eta baita estropada ozeaniko batean podiumera igo den lehenengoa ere. Hori dela eta, 2007ko Kirolari Onenaren Saria jaso zuen, Eunate Agirre bodyboardlariarekin batera.

2008an Artemis Transat izeneko estropadan parte hartu zuen, Ozeano Atlantikoa zeharkatzen zuena. Pakea Bizkaia berregindako itsasontzia erabiliz, ezin zuen estropada bukatu. 2008ko azaroaren 9an, Pakea Bizkaia bere itsasontzia Frantziako Les Sables-d'Olonneko portutik irten zen 2008-2009ko Vendée Globe estropadan parte hartzeko. 2008ko abenduaren 7an utzi egin behar izan zuen lasterketa, bere belaontziaren istriborreko lemak izan zuen arazo baten ondorioz.

Palmaresa aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu