Ume galduak James Matthew Barrie idazleak sortutako pertsonaiak dira. Kensington Gardens-en euren zaintzaileek galdutako umeak ziren, eta zazpi egunetan beraiengatik inork galdegiten ez bazuen, Sekula Betiko Lurraldea izeneko lekura joaten ziren Peter Panekin bizitzeko. Denak mutikoak ziren, neskatoak oso azkarrak zirelako galtzeko.

Ume galduak hauexek dira: Tootles (mofetaren larruaz jantzita), Nibs (untxiaren larruaz jantzita), Slightly (azeriaren larruaz jantzita), Curly (hartzaren larruaz jantzita) eta Bikiak (mapatxeren larrua jantzita).

Kanpo estekak aldatu