Ultron, Marvel Comics komiki argitaletxearen superbilau bat da. Roy Thomas eta John Buscemak sortu eta lehenbiziko aldiz The Avengers komiki liburuaren 54. zenbakian agertu zen (1968ko uztaila). The Avengers superheroi taldearen etsai nagusienetako bat da.

Ultron
Marvel Unibertsoa eta Earth-616 (en) Itzuli
Argitalpena
SortzaileaRoy Thomas (en) Itzuli eta John Buscema (en) Itzuli
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaHank Pym
Seme-alabak
Bestelakoak
EtsaiakLau Izugarriak, Adam Warlock (en) Itzuli, Hank Pym, Avengers, Jocasta (en) Itzuli, Vision (Marvel Comics) eta Iron Man

Hank Pym superheroiak sortutako robot bat da, Pymen burmuin ereduetan oinarrituz. Baina denboraren poderioz bere bere kontzientzia eta adimena bereganatu eta matxinatu egingo da, nolabaiteko Edipo konplexu bat garatuz, horregatik Hank gorrotatu eta haren neskalaguna den Wasp (Janet Van Dyne) superheroiaz maiteminduko da. Bere helburua Gizateria suntsitzea da.

Bere ahalmenen artean honakoak daude: gizakiak baina indartsuagoa da, robot gorputzdun adimen artifiziala, muturreko erresistentzia, energia proiekzioa, bere trebezia diseinuaren araberakoa da eta hegan egin dezake.

Zinema aldatu

Zineman James Spader aktoreak ahotsa ipini zion.