Ultrasoinu terapeutiko

Hainbat osasun-praktikatan erabilitako teknika
Artikulu hau ultrasoinuaren erabilpen terapeutikoari buruzkoa da; ultrasoinuaren erabilpen diagnostikorako ikusi: ekografia.

Ultrasoinu terapeutikoa izenaren baitan ultrasoinuak erabiltzen dituzten zenbait osasun-praktika biltzen dira, arazo traumatologikoak, litiasia, minbizia, hemostasia tratatzeko, edo tronbolisi edo farmakodinamia helburuetarako. [1]

Giza eskuaren errezeptoreen estimulazioa, ultrasoinu bidez.

Historia aldatu

Ultrasoinuekin eginiko lehen esperientzia handiak Bigarren Mundu Gerra ingurukoak dira: urpekoetan garatutako sonar sistemek intentsitate altuko ultrasoinua igortzen zuten, eta honek arrainak berotzen eta hiltzen zituen.[2] Ostean ehunen berotzea eta sendatzea ikertzen hasi zen. 1940ko hamarkadatik aurrera, fisioterapian eta terapia okupazionalean erabiltzen hasi zen.[3]

Aplikazio nagusiak aldatu

Fisioterapia aldatu

 
Fisioterapian erabilitako ultrasoinu aparatua.

Fisioterapian ultrasoinu-uhinak efektu piezoelektrikoaren bidez igortzen dituzten ekipamenduak erabiltzen dira. Igorlearen buruan dagoen kuartzo kristalak eginiko konpresio eta rarefakzio ziklikoak 0,7 eta 3,3 MHz arteko maiztasunezko uhinak sortzen ditu. Ehun bigunetan gehienezko xurgapena 2 eta 5 cm artean da (zenbat eta maiztasun baxuagoa, orduan eta sakonago sartzen da); uhinak sakondu ahala, intentsitatea murrizten da. Gehienezko intentsitatea 3 W/zm2takoa izan ohi da. Efekturik handiena ehun konektiboan izaten da: lotailuak, tendoiak, faszia eta orbainak.[4]

Ultrasoinuen eragina:[5]

  • Termikoa: ehunak soinu uhinen eraginez berotzen dira. Honek efektu analgesikoa du, neurona aferenteen despolarizazioak konduktibitate nerbiosoa geldotzen duelako. Baita efektu antiinflamatorioa, zelulen metabolismoaren bizkortzea dela eta. [6]
  • Kabitazioa: aire burbuila mikroskopikoak sortzen dira, zelula-mintzaren iragazkortasuna handituz eta fibrosi guneak hautsiz. Gainera, makrozitoen depikortatzea eta histamina-askatzea errazten da, fibroblastoen birsorkuntzaren aurrekari den hanturazko erantzuna abian jarriz; fenomeno honek zelulen eta tendoien konponketa gaitasuna hobetzen du. [7]
  • Indukzio akustikoa.
  • Mikroindukzioa.

Ultrasoinua terapia mekanikoa da, ezin da elektroterapia bezala sailkatu (alegia: energia-iturri gisa eremu elektromagnetikoa erabiltzen duten terapien taldean). Izaera mekaniko hau kontuan hartu behar da, batez ere, hezur ahultasuna, hausturak edo osteoporosia dituzten gaixoetan; baita ultrasoinua puntu bakarrean enfokatzeak "gune bero" direlakoak sor ditzakeela.

Ultrasoinu fisioterapiak hainbat erabilpen ditu: hanturazko prozesuak, muskulu, lotailu eta tendoi lesioak eta beste batzuk, hala nola, oin-zolako fasziitis, metatarsalgia, sindrome subakromiala, burtsitis, artritis erreumatoidea, osteoartritis, orbainen algodistrofia sinpatiko erreflexua. [8] Iraupen luzeko emanaldiak saiatu izan dira osatze-prozesuak bizkortzeko,[9] baina teknika hauen eraginkortasunari buruzko zalantzekin.[10] Ultrasoinuek duten eragina analgesikoa, birsortzailea eta antiinflamatorioa da.

Gel edo krema konduktiboa erabili behar da aplikagailua irristatzeko, errendimendu optimorako eta pazienteak ultrasoinua hobeto hartzeko. Era berean, elektroterapia modu desberdinekin konbina daiteke .

Bere errebotearen uhinak %100ko itzulera du hezurrean, beraz kontuz ibili behar da konplikaziorik ez sortzeko. Era berean, errehabilitazioko eragile fisiko guztiek bezala mutazioak sor ditzakete giza gorputzaren zeluletan (zelulak eraldatuz eta zenbait tumoretan eraginez). Horiek ekiditeko, ekipo mota hauek fisioterapeutek baino ezin dituzte erabili. [11]

Farmakologia aldatu

 
Ultrasoinu aparatua.

Ultrasoinuak hainbat terapia farmakologikotan erabili izan dira ehunetan farmakodinamika hobetzeko: xurgapen transdermala, tumoreetan kimioterapia kontzentrazioa,[5] odol-burmuin barrera gainditzea[12] edo odolbildu batean botika tronbolitikoak jartzea.[13] Prozedura hauetarako maiztasun handiak (1-10 mHz) eta intentsitate desberdinak (0-20 w/cm2) erabiltzen dira. Indar akustikoak itutzat hartu den ehunen iragazkortasuna handitzea du helburu, farmakoak hobeto hartu ditzan.[14][15]

1,58 mHztako ultrasoinuak ehun bigunen gainean duen efektua handitu egiten da presio gradientea aplikatu ezkero, fluidoen konbekzioa bultzatuz. Farmakodinamika zaldien burmuinetan eta hegaztien giharretan aztertu da,[16] eta ikerketek erakutsi dute ultrasoinuak xurgapena eta garraioa hobetzen dituela, are gehiago kanpoko presioa aplikatzen denean. Cornell Unibertsitatean ikertu denez, burmuineko parenkima ultrasoinuekin tratatzean infunditutako materialaren sartzea areagotzen du. [17]

Bestalde, tratamendu antibiotikoan ultrasoinuek bakterio hilketan laguntzen dutela frogatu da.[18]

Litiasiaren tratamendua aldatu

Litiasian, ultrasoinua kirurgia endourologikoa osatzeko erabili izan da, harri handiak desintegratuz (litotripzioa) haiek ateratzea errazteko. Horretarako intentsitate handiko pultsuak erabiltzen dira. Halere, metodo hau gainditua izan da uhin pneumatikoak edo elektrohidraulikoak edo laserra erabiltzen duten infrasoinu tekniken aldean, ultrasoinuen efektu termikoen eragozpenik ez dutenak. [19][20]

Hortz garbiketa aldatu

Odontologian ultrasoinuak tartrektomiarako erabiltzen dira, hau da, esmalte gaineko lertzoa kentzeko. Efektu hori kabitazioari esker lortzen da, gatz geruza zati txikietan suntsituz.[21]

Estetika aldatu

Ekografia kirurgia estetiko eta konpontzailean erabili ohi da, lagungarri bezala mesoterapia, hidrolipoklasia, lipoeskultura eta liposukzio tratamenduetan.

Hidrolipoklasian plasmosiaren efektuak aprobetxatzen dira hidratatutako zelulak leherrarazteko; honen hondakinak gorotzen eta gernuaren bitartez ezabatzen dira. Sabelaldean, kokospean, hanken barruko aldean eta oro har koipe gehiegi dituzten eremuetan erabiltzen da.[22]

Zauri edo kirurgia-orbainak estetikoki murrizteko ere erabiltzen da.

Kirurgia aldatu

 
Intentsitate handiko ultrasoinu ardaztuaren eraginaren diagrama.

Intentsitate handiko ultrasoinu ardaztua kirurgiarako erabiltzen da. Askotan erresonantzia magnetikoz gidatua, prozedura anbulatorioa da, ez inbaditzailea, ultrasoinuak zelula multzo bat suntsitzeko erabiltzen dituena. Erabilpenak:

Besteak aldatu

Traumatologian, hezur-hausturetan soldatzea errazteko aplikatu izan da.[20]

"Matxarda akustikoak" esaten zaio ultrasoinuen bidezko mikropartikulen eta zelulen manipulazioari. Maiztasun baxuko uhinak erabiltzen dira.[28]

Zelula eukarioten ehunetan, ultrasoinuek kultibo handiagoa ahalbidetzen dutela uste da, elikagaien sarrera erraztearengatik.[29]

Eraginkortasunaren auzia aldatu

 
Fisioterapeuta bat ultrasoinu aplikazio bat egiten.

Fisioterapia arloan, gaur egunean bere eraginkortasuna zalantzan jartzen da, efizientziaren[10] eta oinarri zientifikoaren[30] aldetik. Badira zenbait ikerketa, ultrasoinuen aplikazio konkretu batzuen baliogabetasuna frogatu dutenak:

  • Intentsitate baxuko ultrasoinuak ez dira eraginkorrak hezurra birsortzeko.[31][32][20]
  • Ultrasoinu pultsatuak eta plazeboa alderatuz, emaitzak antzerakoak dira.[33]
  • Oin-zolako fasziitisean, mHz 1-eko ultrasoinuek 1,8 W/cm2 intentsitatean ez zuten eraginkortasunik erakutsi plazeboaren aldean.[34]

Halere, entsegu kliniko gehienak ez dira kalitate onekoak (diseinu akatsak dituzte) eta hori dela eta oraindik ezin izan da berretsi (ezta ukatu ere) terapia mota honen benetako eraginkortasuna.[35] Hori dela eta, ebidentzian oinarritutako medikuntzaren prozeduren araberako ikerketa gehiago beharrezkoak dira ultrasoinu terapeutikoaren benetako eragina argitzeko.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Therapeutic Ultrasound: A Promising Future in Clinical Medicine
  2. «History of Ultrasound in Obstetrics and Gynecology, Part 1» www.ob-ultrasound.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  3. a b (Ingelesez) Baker, K. G.; Robertson, V. J.. (2001). A review of therapeutic ultrasound: effectiveness studies. Centre for Reviews and Dissemination (UK) PMID 11444997. (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  4. Watson, T. (2006). "Therapeutic Ultrasound". Txantiloi:Wayback (véase . aquí] para versión PDF con información sobre el autor)
  5. a b (Ingelesez) Mo, Steven; Coussios, Constantin-C; Seymour, Len; Carlisle, Robert. (2012-12). «Ultrasound-enhanced drug delivery for cancer» Expert Opinion on Drug Delivery 9 (12): 1525–1538.  doi:10.1517/17425247.2012.739603. ISSN 1742-5247. (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  6. Crépon, Francis, 19..-. (DL 2012). Electrothérapie et physiothérapie : applications en rééducation et réadaptation. Elsevier Masson ISBN 9782294709562. PMC 826845351. (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  7. Wilkin, H. D., et al. (2004). Influence of Therapeutic Ultrasound on Skeletal Muscle Regeneration Following Blunt Contusion. International Journal of Sports Medicine, 25, 73-77.
  8. Ultrasonido terapéutico para el tratamiento del síndrome de dolor patelofemoral
  9. Rigby, Justin H.; Draper, David O.; Taggart, Rebecca M.; Stratton, Kelly L.; Lewis, George K.. (2014-05). «Intramuscular Heating Effect Produced by Long Duration Continuous Low Intensity Therapeutic Ultrasound (LITUS)» Medicine & Science in Sports & Exercise 46: 540.  doi:10.1249/01.mss.0000495082.46047.50. ISSN 0195-9131. (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  10. a b Robertson, V. J.; Baker, K. G.. (2001-7). «A review of therapeutic ultrasound: effectiveness studies» Physical Therapy 81 (7): 1339–1350. ISSN 0031-9023. PMID 11444997. (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  11. Cuidados en la aplicación del ultrasonido. CapII pag21 - 22.
  12. Vlachos, Fotios; Tung, Yao-Sheng; Konofagou, Elisa. (2011-9). «Permeability dependence study of the focused ultrasound-induced blood-brain barrier opening at distinct pressures and microbubble diameters using DCE-MRI» Magnetic resonance in medicine : official journal of the Society of Magnetic Resonance in Medicine / Society of Magnetic Resonance in Medicine 66 (3): 821–830.  doi:10.1002/mrm.22848. ISSN 0740-3194. PMID 21465543. PMC PMCPMC3919956. (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  13. Healing sound: the use of ultrasound in drug delivery and other therapeutic applications. -Mitragotri S.
  14. Lewis, George K.; Olbricht, William. (2007-11-01). A phantom feasibility study of acoustic enhanced drug perfusion in neurological tissue. (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  15. (Ingelesez) «Highlights of upcoming acoustics meeting in New Orleans» EurekAlert! (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  16. Lewis Jr., George K.; Olbricht, Willam L.; Lewis, George. (2007). Acoustic enhanced Evans blue dye perfusion in neurological tissues. , 020001–020001 or.  doi:10.1121/1.2890703. (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  17. Therapeutic Ultrasound Enhancement of Drug Delivery to Soft Tissues- George Lewis Jr. et al.
  18. Carmen, J. C.; Roeder, B. L.; Nelson, J. L.; Beckstead, B. L.; Runyan, C. M.; Schaalje, G. B.; Robison, R. A.; Pitt, W. G.. (2004-4). «Ultrasonically enhanced vancomycin activity against Staphylococcus epidermidis biofilms in vivo» Journal of Biomaterials Applications 18 (4): 237–245.  doi:10.1177/0885328204040540. ISSN 0885-3282. PMID 15070512. PMC PMCPMC1361255. (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  19. Tratamiento de la litiasis urinaria.
  20. a b c (Ingelesez) The Cochrane Collaboration, ed. (1996-09-01). Cochrane Database of Systematic Reviews: Protocols. John Wiley & Sons, Ltd  doi:10.1002/14651858. (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
  21. http://193.146.57.132/depeca/repositorio/asignaturas/5/UltrasonidosEnTerapeutica.pdf[Betiko hautsitako esteka] El ultrasonido en terapéutica
  22. https://web.archive.org/web/20090701184053/http://www.medicina-estetica.com.ar/tratamientos/ultrasonido.shtml Ultrasonido en medicina estética.
  23. https://web.archive.org/web/20120314142524/http://www.ted.com/talks/lang/es/yoav_medan_ultrasound_surgery_healing_without_cuts.html
  24. http://www.uterine-fibroids.org/es/mr_guided-es.html
  25. (Gaztelaniaz) «✔️ Consejos para el POSTOPERATORIO de CATARATAS - Área Oftalmológica» Área Oftalmológica Avanzada 2019-01-08 (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  26. Denis, P. (2012). Glaucomes : un nouveau traitement chirurgical par cyclo coagulation aux ultrasons. .
  27. «Traitement de l’hyperparathyroïdie primitive : vers une chirurgie moins invasive» www.rhumatologie.asso.fr (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  28. (Ingelesez) Huang, Tony Jun; Lata, James; Li, Peng; Gu, Yuyang; Guo, Feng; Rufo, Joseph; Ozcelik, Adem. (2018-12). «Acoustic tweezers for the life sciences» Nature Methods 15 (12): 1021–1028.  doi:10.1038/s41592-018-0222-9. ISSN 1548-7105. (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  29. Pitt, William G.; Ross, S. Aaron. (2003-5). «Ultrasound increases the rate of bacterial cell growth» Biotechnology Progress 19 (3): 1038–1044.  doi:10.1021/bp0340685. ISSN 8756-7938. PMID 12790676. PMC PMCPMC1361254. (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  30. Baker, K. G.; Robertson, V. J.; Duck, F. A.. (2001-7). «A review of therapeutic ultrasound: biophysical effects» Physical Therapy 81 (7): 1351–1358. ISSN 0031-9023. PMID 11444998. (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  31. Schandelmaier, Stefan; Kaushal, Alka; Lytvyn, Lyubov; Heels-Ansdell, Diane; Siemieniuk, Reed A. C.; Agoritsas, Thomas; Guyatt, Gordon H.; Vandvik, Per O. et al.. (2017-02-22). «Low intensity pulsed ultrasound for bone healing: systematic review of randomized controlled trials» BMJ (Clinical research ed.) 356: j656.  doi:10.1136/bmj.j656. ISSN 1756-1833. PMID 28348110. PMC PMCPMC5484179. (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  32. Poolman, Rudolf W.; Agoritsas, Thomas; Siemieniuk, Reed A. C.; Harris, Ian A.; Schipper, Inger B.; Mollon, Brent; Smith, Maureen; Albin, Alexandra et al.. (02 21, 2017). «Low intensity pulsed ultrasound (LIPUS) for bone healing: a clinical practice guideline» BMJ (Clinical research ed.) 356: j576.  doi:10.1136/bmj.j576. ISSN 1756-1833. PMID 28228381. (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  33. (Gaztelaniaz) Evidencia científica de que ultrasonido pulsátil igual a placebo | Aixebe & Abante Fisioterapia. (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  34. (Gaztelaniaz) Zamora, Por Antonio Delgado y Carmen. (2019-03-20). «ULTRASONIDO TERAPÉUTICO Y FASCITIS PLANTAR… ¿UNA PÉRDIDA DE TIEMPO?» Fidias (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  35. van der Windt, D. A.; van der Heijden, G. J.; van den Berg, S. G.; ter Riet, G.; de Winter, A. F.; Bouter, L. M.. (1999-6). «Ultrasound therapy for musculoskeletal disorders: a systematic review» Pain 81 (3): 257–271. ISSN 0304-3959. PMID 10431713. (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).

Kanpo estekak aldatu