Uhin frontea, uhin zehatz batek une jakin batean inguruko puntuak jotzen dituen toki geometrikoari deritzo. Espazioan edo azalera batean hedatzen den uhin bat kontutan hartua, uhin fronteak, denboran zehar, iturritik aldentzen ukitu gabe mugitzen diren azalera edo lerro bezala ikus daitezke.

Uhin frontearen forma aldatu

Hiru dimentsiotako uhinentzako, uhin frontea laua edo esferikoa izaten ohi da (soilik anisotropia edo heterogeneotasunik badago ikus daitezke azalera konplexuagoak). Bi dimentsiotako uhinentzako, urrazalekoak bezala, frontea, laua edo zirkularra izaten ohi da (anisotropia edo heterogeneotasun kasuan, beste forma batzuk ere ager daitezke).

Uhin frontea, fase bera duten puntuen bidez eratua dago, eta, beraz, t une batean, uhin fronte bat, euren koordenatuek honako erlazio hau betetzen duten puntu guztien toki geometrikoagatik (azalera edo lerroa) eratua dago:

 

non

  •   uhin luzera den
  •  , bektore unitario deitua, espazioaren puntu bakoitzean, uhinaren hedapen norantzarekin bat egiten duena.
  •   uhinaren maiztasuna den
  •   benetako balio bat den, parametru honen balio ezberdinak hartuz, uhin fronte ezberdinak lortzen dire une jakin berean.

Kanpo estekak aldatu