Udmurtia Errusiako errepubliketako bat da, Kama ibaiaren goi-arroan, Ural mendien oinetan dagoena. 42.100 km2ko eremua du, eta 1.522.761 biztanle zituen 2010ean[1]. Hiriburua Izhevsk da.

Udmurtia
 Errusia
Ereserkia
National Anthem of the Udmurt Republic (en) Itzuli
Administrazioa
Izen ofizialaУдмуртская Республика
Удмурт Элькун
Estatu burujabe Errusia
ISO 3166-2RU-UD
HiriburuaIzhevsk
GobernuburuaQ109316612 Itzuli
Geografia
Koordenatuak57°17′N 52°45′E / 57.28°N 52.75°E / 57.28; 52.75
Azalera42.100 km²
MugakideakKirov oblasta, Perm kraia, Baxkortostan, Tatarstan, Perm Oblast (en) Itzuli, Chastinsky District (en) Itzuli eta Sivinsky District (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.493.356 (2021eko urtarrilaren 1a)
−7.599 (2020)
Dentsitatea35,47 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaerrusiera eta Udmurtera
Ordu eremuaSamarako ordua
Matrikula18
udmurt.ru

Geografia aldatu

Oso lurralde zelaia da.

 
Udmurtiako mapa.
 
Txeptsa ibaia, Glazov hiritik hurbil.

Historia aldatu

XIII.-XVI. mendeetan tartariarren eskuetan egon zen, eta 1552. urtean errusiarren mendean geratu zen. 1773-1775 urteetan Iemelian Pugatxoven matxinadan parte hartu zuten udmurtiarrek. 1917. urtean sobietarrek Izhevsk hartu zuten, eta 1918. urtean lurralde osoa. Gerra Zibilaren ondoren, Voteko lurralde autonomoa sortu zen (1920), eta 1934. urtean Udmurtiarren Errepublika Autonomo bihurtu zen.

Ekonomia aldatu

Ekonomia-jarduera nagusiak hauek dira: nekazaritza (laboreak, lihoa, azukre-erremolatxa, patata), abere-hazkuntza (behi-azienda) eta industria (metalurgia, makineria, zementua, zurgintza, larrugintza, janari-industria). Petrolio- eta manganeso-hobiak ere baditu Udmurtiak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.