Udaletxeko zubia (Bilbo)

Udaletxeko zubia[1] Bilboko itsasadarreko zubi altxagarria da, eskuinaldetik Castaños eta ezkerraldetik Abando lotzen dituena.

Udaletxeko zubia
Map
Kokapena
Koordenatuak43°16′N 2°55′W / 43.26°N 2.92°W / 43.26; -2.92
Historia
Irekiera1934ko abenduaren 12a
Deskribapena
Azpiegitura
Zubibegiak2

Historia aldatu

1920ko hamarkadaren bukaeran, Bilbo hedatu zen itsasadarretik eta erdigunea Udaletxearekin eta berriki anexionatutako Begoñako elizatearekin lotzeko Begoñako zubia eraiki zuten, egun Udaletxeko zubia dena[2].

Orduko Bilboko portua uretan gora zegoenez zubia altxagarria eraikitzea erabaki zuten itsasontziek pasa daitezen. Horrexegatik Bilboko alkatea zen Federico Moyúak udal-arkitektoa zen Ricardo Bastida (1879-1953) Chicagora bidali zuen 1926an bertako zubi altxagarriak ezagutzeko. Cantilever motako zubiak modan zeuden, beso baskulagarriak dituztenak. Bastidak Michigan etorbidean zegoen zubia, 1920an Bennett, Pihlfeldt eta Young ingeniariek eraikia, ikusi eta hori aukeratu zuen. Bastidak Ignacio Rotaetxe eta José Ortiz de Artiñano ingeniariei eskatu zien zubia eraikitzea.

Sendeja eta Sierra kaleak (egun Buenos Aires) lotzen zituen zubia hasieran Begoñako zubia hartu zuen izena. 1929an diseinatuta, lanak 1933ko urrian hasi eta Euskalduna eta Babcock & Wilcox lantegiek egin zituzten.

 
Bilboko udaletxe zubia, zabalik.

1934ko abenduaren 12an zabaldu zuten eta 1937ko ekainaren 17an Bilbo galdu zenean zubia dinamitaz leherrarazi zuten agintariek, frankistei bidea ez erraztearren. Gabarrak erabiliz behin behineko zubia eraiki behar izan zuten frankistek. Laster hasi zituzten zubia berreraikitzeko lanak. 1941ean berriro zabaldu zuten "Mola jeneralaren zubia" izanik. 1983an jatorrizko izena berreskuratu zuen.

40,6 metroko argia du, Ibaizabalek beste, eta 7 metroko galibo, 150 metroko luzera eta 20 metroko zabalera (12 metroko galtzada eta 2 metroko espaloi bi) ditu. Ezkerreko muturrean maniobrak egiteko etxea dago. Behealdetik Ibaizabal ez ezik, lehen Renfe Aldirietako trenbidea ere pasa zen.1969an ireki zen azken aldiz, eta ez da berriro ireki.

Erreferentziak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak aldatu