Udalekua haur eta gaztetxoen talde batentzat aisia, kirol eta heziketa-jarduerak garatzen dituen ekimen antolatu bat da. Udalekuak udako oporretan zehar eta haurrak bizi diren herri edo eskualdetik kanpo egiten dira, udalekuan bertan lo eginez gehienetan.

Haur eta begiraleak, Goñiko euskal udalekuan, 1994.

Ezaugarriak aldatu

Haur-taldeak begiraleen gidaritzapean egoten dira. Mota anitzeko udalekuak daude: aisialdi-taldeek auzo bateko haurrak elkartuz egiten diren udalekuak, natura-toki batean egun batzuk elkarbizitzan igarotzeko; kirol jakin batean ikasi eta trebatzeko antolatzen diren egonaldiak edo atzerrian hizkuntzak ikasteko egiten direnak. Antzeko ekimenak dira auzolandegiak, non gazteek lan-proiektu batean hartzen duten parte, beste herrietako gazteekin esperientziak partekatuz.

Euskal Herrian aldatu

20. mendean hasi ziren hedatzen hezkuntza erakundeen artean, eta Euskal Herrian 20. mendeko 2. zatian udako koloniak antolatu izan zituzten zenbait erakundek: esate baterako Alfa enpresak Ondarroan Arrigorri etxean zituen koloniak[1], gaztelerazko jardunarekin egiten zirenak. 1960ko hamarkadan ikastolen mugimendutik euskara hutsezko koloniak antolatu beharra ikusi zen, eta hala sortu zen udaleku terminoa ere[2]. Euskal Udalekuen mugimendu hark, 20. mendeko azken partean garatuak, jarraitzen du 21. mendean, kasu batzuetan erakundeek antolatutako udalekuekin, eta beste batzuetan Euskal Udalekuak elkarteak kudeatzen dituenarekin.

Era berean, ohikoa da hiri edo herrietan eguneko udalekuak egotea 21. mendean Euskal Herrian: haurrek etxean egiten dute gaua, baina eguneko jarduerak begiraleekin egiten dituzte.

Erreferentziak aldatu

  1. Larreategi, Mikel. «Beste Alfa» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  2. Hik Hasi, Hik Hasi. (2014-02). Euskal Udalekuak: uda nahiz negu, auzolana helburu. Hik Hasi, 33-35 or. (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.