Ubarroia da Phalacrocorax generoko hegaztiei ematen zaien izen generikoa. Uretako hegaztia da eta arrainak ditu elikaduraren oinarri. Taxonomia garatu ahala, generoa berezko ubarroiak izendatzeko erabili zuten, ubarroiek Phalacrocoracidae familia osatu baitzuten.

Ubarroi
Kretazeo Berantiar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaSuliformes
FamiliaPhalacrocoracidae
Generoa Phalacrocorax
Brisson, 1760
Azpibanaketa
Ikusi testua

Espezieak aldatu

Munduan 30 espezie inguru dira, eta horietako bi Euskal Herrian bizi dira[1], kostaldean eta itsasotik gertuko ibai tarteetan:

Euskarazko izenak aldatu

Euskaraz, hainbat izenekin ezagutzen da kostaldean hegazti hau. Potorro edo pottorroa (Bizkaian batez ere), sakilloa, karrabasoa, bolborina, itsas-belea... Muga semantiko oso lausoak izan ohi dituzte izen hauek: toki batzuetan, Phalacrocorax edo berezko ubarroiak izendatzeko erabiltzen dira, beste batzuetan uretako beste hegazti batzuk adierazten dituzte. Esate baterako, potorroa esaten zaie ubarroiei herri batzuetan, eta Alca torda espezieko txoriei beste batzuetan.[2]

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ubarroi  
  1. Ubarroia lehiakide desleiala, batzuentzat, Rafa Saiz Elizondo, Zientzia.net[Betiko hautsitako esteka], 2005.01.01
  2. Itsas txorien izenak Mendabaldean, Eneko Barrutia