Txuktxia[1] (errusieraz: чукчи pluralean, чукча singularrean) Siberiako talde etnolinguistikoa da. Siberiako ipar-ekialdean bizi dira, Bering itsasartetik Lena ibaia bitarteko lurraldean. Haien hizkuntza, txuktxiera, paleosiberiar hizkuntzen multzoko samodi taldekoa da.

Txuktxia

Txuktxiak Anadyrren 1906 aldean
Biztanleak guztira
15.938 (2002ko errolda)
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Errusia 15.908
 Ukraina 30
Hizkuntza
Txuktxiera, errusiera
Erlijioa
Xamanismoa, kristautasun ortodoxoa
Zerikusia duten beste giza taldeak

15.000 lagun inguru dira, bi taldetan banatuak, kultura berekoak baina bizimodu desberdinekoak: itsasaldeko txuktxiak eta barrualdekoak. Itsasaldekoak egonkorrak dira eta arrantzatik bizi dira; inuiten antzeko bizimodua dute. Barrualdeko txuktxiak erdinomadak dira eta elur-oreina dute bizibide; endogamoak eta poligamoak dira. Animismoa da bi txuktxi taldeen erlijioaren oinarria. Izpiritu gaiztoei egozten diete heriotza, eritasuna eta zorigaitza eta haiengandik babesteko amuletoez, errituez eta sorginkeriez baliatzen dira. Urtean behin elur-oreina (itsasaldean zakurra) sakrifikatzen zuten izpiritu gaiztoak baretzeko. Xamanismoak garrantzi handia izan du txuktxien gizartean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu