Txoria txori euskal poema eta abesti herrikoia da. Hitzak Joxean Artzek idatziak dira; doinua, berriz, Mikel Laboak sortua[1]. Artzek, Donostiako Parte Zaharreko Juani Mendiola aktorearen Aurrera tabernan[2], paperezko ezpainzapi batean idatzi zuen poema; Laboaren emazte Marisol Bastidari gustatu egin zitzaion; eta Mikel Laboak ezpainzapia etxera eraman eta musika jarri zion. Askatasun ukatuari egindako abestia da.[3]

Txoria txori
Mikel Laboaren, Joan Baezen, L'Arcusgiren, Etsaiaken, Angel Katarainen, Portobello Bonesen, Ester Formosaren, Gontzal Mendibilen, Maialen Errotabehereren, The Kelly Familyren, Kepa Junkeraren, Pablo Milanésen, Anne Etxegoienen, Battista Acquavivaren, Sonakayren, Salvador Sobralen, Moonshine Wagonen, Leire Villanuevaren eta Kalakanen musika-lana
Egilea(k)Mikel Laboa, Joan Baez, L'Arcusgi, Etsaiak, Angel Katarain, Portobello Bones, Ester Formosa, Gontzal Mendibil, Maialen Errotabehere, The Kelly Family, Kepa Junkera, Pablo Milanés, Anne Etxegoien, Battista Acquaviva, Sonakay, Salvador Sobral, Moonshine Wagon, Leire Villanueva eta Kalakan
Argitaratze-data1968
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
Honen parte daBat-Hiru (albuma)
HitzakJoxan Artze
Bestelako lanak
MusikagileaMikel Laboa

Badok: mikel-laboa-joxan-artze-artze-anaiak/ikimilikiliklik Musikasten: hegoak

Lehendabizikoz Astoria antzokian jo zuenetik ospetsu bilakatu zen, izan ere, 2005eko Euskal Kanturik Onena saioan bosgarren hautatu zuten. Geroago ere bai, 'Euskal abesti herrikoien' artean 2. bisitatuena izan da Wikipedian (2015-2023).[4]

Txoria txori kanta ederra da, baina horrek soilik ez du sortutako fenomenoa esplikatzen. Denis Laborde etnologoak aztertu du kantuaren fenomeno hori eta orokorrean Mikel Laboaren adierazkortasuna “Gutako bakoitzari hitz egin zion gizona. Txoria txori eta euskal kantuaren etengabeko asmakuntza” lanean.[5] Laborderen ikerketaren arabera ezaugarri batzuk beharrezkoak dira halako fenomenoetan: erraza behar du izan kantatzeko eta, batez ere, gure belarritik eztarrira doan bide hori –erraiak tarteko– inongo oztoporik gabe egiteko ahala ukan. Taldeak berezko dituen promesak bideratzeko adostasuna berresten da honelako kantuak abestean.[6]

Hitzak aldatu

Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen alde egingo.

Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen alde egingo. 

Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango

Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango

eta nik...
txoria nuen maite

eta nik...
txoria nuen maite.

Bertsioak aldatu

Artista Izenburua Albuma Urtea Ekoizlea
Mikel Laboa Txoria txori Bat-hiru 1974 Elkarlanean
L'Arcusgi Egoak Resistenza 1988 Ricordu
Hegoak Hegoak Hegoak 1989 Agorila
Etsaiak Txoria txori Gerra Zikina 1990 Esan Ozenki
Angel Katarain Txoria txori (Lekeitio) Txerokee, Mikel Laboaren Kantak 1990 Elkar
Joan Baez Txoria txori Diamonds & Rust in the Bullring 1998 Gold Castle
Portobello Bones Hasta cierto punto Refuse to keep silence 1998 PBB/Crash Disc
Errobi Kanta Txoria txori - Oi gu hemen Euskal Kulturaren Mezulari - Baiona 1998 Idol/Agorila
2B2R L'auzel (Hegoak) "D'aïci, d'ailleurs" 2003
Ester Formosa Txoria txori Perquè vull i altres cançons imprescindibles. 2004 Ventilador Music
Ontuak Hegoak Hola Festa ! 2004 Idol/Agorila
Gontzal Mendibil Tori yo Tori / Txoria txori Arrupe, nire isiltasun hau-Arrupe, mi silencio[7] 2007 Keinu
Maialen Errotabehere, Mixu eta Xabaltx Hegoak MMX 2008 Agorila
John Kelly & Maite Itoiz, The Kelly Family Txoria txori The Blue Elf'S Dream - The Live Show 2009
Kepa Junkera (Pablo Milanésekin batera) Txoria txori Kalea[8] 2009 Warner
Hak'Amarra Txoria txori Bidaian 2011 Elkar
Anne Etxegoien eta Aizkoa[9] Hegoak (Les ailes) Les Voix Basques 2013 Otentik Produons /
Sony Music
Battista Acquaviva Hegoak - Txoria Txori Les chants de libertés 2015 Decca Records / Universal Music Group
Sonakay[10] Txoria Txori 2018
NAO «Txoria txori» Ata que o lume se apague 2018 Estudios Garate
Salvador Sobral «Txoria txori» 2018
Moonshine Wagon «Txoria txori» Straight from the Mud 2019 Moonshine Wagon
Isseo & Dodosound «Txoria txori» Same Love 2019 Mundo Zurdo
Iseo «Txoria txori» Etxean[11] 20192019 Egilea editore
Kalakan «Txoria txori» Ahotsez[12] 2022 Saroia
Mikel Laboa «Txoria txori» Ikimilikiliklik[13] 2022

Erreferentziak aldatu

  1. «Txoria txori - Mikel Laboa» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  2. (Gaztelaniaz) ««'Txoria txori' nació gracias a mi abuela»» El Correo 2018-10-28 (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
  3. «Nola sortu zuten Artzek eta Laboak 'Txoria txori' abestia?»[Betiko hautsitako esteka], Tumatxak telebista saioko zati bat, EITB, 2013-09-11.
  4. «Euskal abesti herrikoi bisitatuenak Wikipedian (Massviews Analysis)» pageviews.wmcloud.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  5. EGITARAUA Mikel Laboa gertutik: lekukoen txanda (2013ko urria) - Mikel Laboa Katedra - UPV/EHU. (Noiz kontsultatua: 2017-08-09).
  6. Gorostidi, Juan. (2014). «Txoria txori» badok.eus (Noiz kontsultatua: 2017-08-09).
  7. «Arrupe, nire isiltasun hau-Arrupe, mi silencio» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
  8. Junquera, Kepa. (2009). «Kalea» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
  9. Anne Etchegoyen & Le chœur Aizkoa - Youtube
  10. Eclectic Studios. (2016-03-14). SONAKAY "Txoria Txori" Homenaje a Mikel Laboa HQ AUDIO. (Noiz kontsultatua: 2018-02-16).
  11. Iseo. (2021). «Etxean» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
  12. Kalakan. (2022). «Ahotsez» www.badok.eus (Saroia) (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
  13. «Ikimilikiliklik» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu