Txomin Laxalt

idazlea eta kazetaria

Txomin Laxalt (Donibane Lohizune, 1952ko irailaren 15a - ) Euskal Herriko kazetari eta idazlea da.

Txomin Laxalt
Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune1952ko irailaren 15a (71 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria

Biografia aldatu

Donibane Lohizunen jaio zen; gurasoak Paul eta Kontxita ditu eta Clauderen anaia da. Familiarekin Angelun bizi izan da eta egun Baionan bizi da.[1]

Baionan kokatutako frantsesez aritzen den kazetari independentea da. Bere lanean batez ere Euskal Herriari buruz idatzi du eta horretaz gain, bere mendizaletasunean oinarrituta Pirinioetako kulturei buruz. Pays Basque Magazine eta Pyrénées Magazine aldizkarietan idazten du.

Géo aldizkarirako lan egin zuen eta bidaiatzen toki asko bisitatu ditu: Aljeria eta Afrikako beste herrialde batzuk, Bosnia, Kolonbia, Kuba, Palestina...Leku batzuetara (Saint-Pierre eta Mikelune...) euskal diasporaz ikertzera joan da.[2]

Lanak aldatu

Bere kazetaritza-ikerketetan oinarrituta, artikulu ugariz gain liburu batzuk ere argitaratu ditu, haietako bat fikziozkoa:

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu