Txitxirio

egoskari mota

Txitxirioa (Cicer arietinum), barbantzu edo garbantzu izenaz ere ezaguna, Fabaceae familiako landare belarkara jangarria da. Era berean, Euskal Herrian asko jaten den lekalea da.

Txitxirio
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaCicereae
GeneroaCicer
Espeziea Cicer arietinum
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaktxitxirio

Etimologia aldatu

Txitxirio hitzaren jatorria frantsesezko chiche da, eta azken hori latinezko cicer hitzetik dator. Txitxirio hitza Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan dago hedatuen, Sakanaraino. Garbantzu eta barabantzu hitzak, berriz, espainierazko garbanzo hitzetik datoz, eta erabiliena da Bizkai-Gipuzkoetan.

Deskribapena aldatu

 
Cicer arietinum noir

Txitxirio-landarea 20-50 cm arteko altueraraino hazten da eta luma-formako hosto txikiak dauzka zurtoinaren albo bietan. Haziak zorroetan ekoizten ditu, eta zorro bakoitzak bizpahiru ale ditu. Lore zuri edo gorri urdinxkak ditu. Klima tropikal edo azpitropikaletan hazten da ondoen, 400 mm baino gehiagoko prezipitazioak dituzten eskualdeetan; klima epeletan ere haz daiteke, baina ekoizpena askoz txikiagoa da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu