Txistorra euskal hestebete edo saltxitxa da. Prestatzeko koipe asko duen txerriki fresko txikitua du (% 70 - % 80 artean), batzuetan txerriki eta behiki nahastuta, baratxuria, gatza, piperrautsa (gorriz koloreztatzen duena) eta usain-belarrak (normalean, perrexila) beharrezkoak dira. Frijitua zein erreta hartzen da[1].

Txistor pintxoak

Ezaugarriak aldatu

Txistorra denbora gutxian ondutako hestebetea da (24 orduz 2-8 °C-ra), heste natural edo plastikozkoak erabiltzen duena. Normalean txorizoa baino argalagoa da: 25 mm zabal eta 40 cm luze.

Prestaketa ez da zaila: txerrikia ondo xehatu, ongailuak gehitu (baratxuria, gatza, piperrautsa eta usain-belarrak) eta oratu. Hozkailuan 24 orduz utzi. Galkatzeko bildotsaren hesteak erabili eta zartak egin. Ordubete aireztatzen utzi eta ihartu bi edo hiru egunez (12 °C eta % 76 hezetasuna).

Historia aldatu

Euskal Herrian, San Martin egunean (azaroan) egiten zen txerri-hilketaren hondarrak erabiliz egiten da, gero Santo Tomas egunean hiriburuetako merkatuetan saltzeko. Lodosan birika du izena, txerriaren birikak erabiltzen direlako. Espainian ere txistorra egiten da: adibidez, Leongo probintzian chistorra de León (euskaraz, "Leongo txistorra"), euskal txistorrak baino behiki gehiago duena.

Dastatzea aldatu

 
Arrautza frijituak txistorrarekin.

Txistorra frijitua zein erreta hartzen da, normalean beste osagai batzuekin batera. Agian konbinazio ezagunena arrautza eta patata frijituekin da. Pintxo gisan ere hartzen da, sagardo edo txakolinarekin batera. Txistorra-ogitartekoa ere ezaguna da, baita talo edo croissant baten barruan ere.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu