Txirritxo txiki

15 cm-ko limikola karadrido europarra. Hanka horixkak, begi-orban horiak eta begien gainean marra zuri bana duen txirritxoa. Udatiarra da Euskal Herrian

Txirritxo txikia (Charadrius dubius) charadriidae familiako hegazti zangaluzea da[1], Europan eta mendebaldeko Asian bizi dena eta neguan Afrikara migratzen du.

Txirritxo txiki
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaCharadriiformes
FamiliaCharadriidae
GeneroaCharadrius
Espeziea Charadrius dubius
Scopoli, 1786
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa7,7 g (pisua jaiotzean)
Zabalera45 cm
Kumaldiaren tamaina4
Errute denbora24 egun

Deskribapena aldatu

Hegazti limikola txiki bat da, ahaidean duen txirritxo handia baino txikiagoa. 15'5-18 cm arteko luzera eta 32-35 cm arteko hego-zabalera ditu. Itxura trinkoa du, buru handi samarra eta moko motza. Arra eta emea antzekoak dira, emearen koloreak apalagoak ordea. Lepoko zuria eta beltza ditu eta buruan ere marra zuri eta beltzak ageri ditu. Mokoa beltza da eta begian eraztun horia dauka. Pileoa marroia da. Bizkarra, hegoak eta buztana marroiak dira eta sabelaldea zuri zuria. Hanka horiak ditu[2].

Habitata aldatu

Euskal Herrian udan ikusten dugu batez ere. Ur ertzetan egoten da, hala kostaldean nola barnealdean, beti ere hondarretan edo harri txintxarretako eremuetan, gizakiak sorturikoak izanda ere bai. Normalean nahiago izaten ditu ur gezak gaziak baino.[3]

Elikadura aldatu

Intsektujale handia da. Kakalardoak, euliak, inurriak, kilkerrak eta tximeleta eta txitxiburduntzien larbak ere bai[3]. Armiarmak eta beste ornogabe batzuk ere kontsumitzen ditu[2].

Ugalketa aldatu

Ugal garaia apirila eta irala artean luzatzen bada ere ekainean izaten da ohikoena. Hasieran arrak habia egiteko lurraldea aukeratzen du[3]. Habia ur ertzetako harea eta lokatzetan egiten duen zulo bat da. Landare hondar eta harritxoez estaltzen du eta bertan lau arrautza jartzen ditu emeak. Arrautzek orbain ugari dituzte inguruan ongi kamuflatzeko. 24-25 egunetan zehar txitatzen aritzen da emea eta arrak habia babesten du, etsaien bat ikusiz gero haren atentzioa desbideratuz[3]. Txitan jaio eta berehala gai dira beren kabuz ibiltzeko eta elikatzeko. Hurrengo 30 egunetan erabat garatuko dira[2].

Taxonomia aldatu

Giovanni Antonio Scopoli naturalista italiarrak deskribatu zuen aurrenekoz 1786. urtean. Hiru azpiespezie ditu[4]:

  • Charadrius dubius curonicus Gmelin, 1789
  • Charadrius dubius dubius Scopoli, 1786
  • Charadrius dubius jerdoni (Legge, 1880)

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. BirdLife International (2004). Charadrius dubius. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
  2. a b c «Chorlitejo chico» SEO/BirdLife.
  3. a b c d «Txirritxo txikia, ur-ertzetako bidaiaria - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
  4. «Wayback Machine» web.archive.org 2009-04-29 (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).