Txirritxo handia (Charadrius hiaticula) Charadriidae familiako hegazti zangaluzea da[1], iparraldeko Eurasian eta Kanadan bizi dena.[2] Euskal Herrian negu aldean ikusten dugu gehienbat[3].

Txirritxo handi
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaCharadriiformes
FamiliaCharadriidae
GeneroaCharadrius
Espeziea Charadrius hiaticula
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa10,9 g (pisua jaiotzean)
Zabalera0,41 m
Kumaldiaren tamaina3,5
Txirritxo handia.

Deskribapena aldatu

Hegazti limikola txiki bat da, 17-19'5 cm arteko luzera eta 35-41 cm arteko hego-zabalera dituena. 55 eta 75 gramo artean pisatzen du. Itxura trinkoa du, buru handi samarra eta moko motza. Arra eta emea antzekoak dira, emearen koloreak apalagoak ordea. Lepoko beltza du eta buruan marra zuri eta beltzak ageri ditu. Mokoa laranja kolorekoa da eta punta beltza du. Pileoa marroia da. Bizkarra, hegoak eta buztana marroiak dira eta sabelaldea zuri zuria. Hanka laranjak ditu[4].

Habitata aldatu

Ugalketa garaian kostaldeko eremuak okupatzen ditu eta ibaialdeak, zelaiak eta tundra eremuak ere bai[4]. Neguan, gure lurraldetara iristerakoan hondartzetan edo harri txintxarrezko eremuetan agertzen da[3].

Elikadura aldatu

Ornogabe txikiek osatzen dute bere dieta; poliketoak, krustazeoak eta moluskoak jaten ditu batez ere. Hondartzak alderik alde zeharkatzen ditu. Harrapakina ikusten duenean lasterkaldi azkar motza egin eta mokoarekin harrapatzen du[4].

Ugalketa aldatu

Apirila eta iraila artean ugaltzen da. Habia lurrean egiten du, askotan begibistan, zulotxo bat egiten da eta markatzeko material batzuk ipintzen ditu inguruan. Hiruzpalau arrautza jartzen ditu, kolore arre argikoak baina marroi tonalidade desberdinetako orbain ugari dituztenak, eta 25 egunetan zehar txitatzen dituzte emeak zein arrak. Txitak jaio bezain laister gai dira beren kabuz mugitu eta elikatzeko. beste 25 egun beharko dituzte erabat garatzeko[4].

Taxonomia aldatu

Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean. Hiru azpiespezie ditu[5]:

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. BirdLife International (2004). Charadrius hiaticula. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. a b Gutiérrez, Itziar. (2013-03-24). «Plaiaundiko Hegaztiak - Aves de Plaiaundi: Asteko Hegazti Zerrenda» Plaiaundiko Hegaztiak - Aves de Plaiaundi (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
  4. a b c d «Chorlitejo grande» SEO/BirdLife.
  5. «Wayback Machine» web.archive.org 2009-04-29 (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).