Txinatar mitologia antzinako Txinako kulturaren kontakizun fantastikoen multzoa da. Txinatar mitologiak, tradizio kultural eta erregionalen mito ugari hartzen ditu, eta japoniar eta korear mitologiarekin asko partekatzen du. Nagusiki Han dinastiatik datatutako testuei esker ezagutzen da. Mitologiaren zati handi batek pertsona eta izaki fantastikoz betetako istorio hunkigarriak biltzen ditu, botere magikoen erabilera... sarritan leku edo denbora mitologiko exotiko batean gertatzen direnak. Mitologia asko bezala, iraganean, txinatar mitologia, neurri batean behintzat, historiaren erregistro faktiko bat zela uste zen.

Nanliao Fumei tenpluko Yuanjiao Jaialdian jainkosentzat egindako paperezko ontzian marraztutako dragoia.

Antzinako Txinan ez dago mitologiari buruzko libururik. Mitoak historia, filosofia edo poesiako lan ugaritan daude jasota, pertsonaia mitologikoen aipamen eta egozten zaizkien gertaera edo elezahar gisa. Kontuan hartu behar da, baita ere, dinastia ezberdineko obra mordo hau pentsamendu korronte ezberdinetakoak direla (Taoismoa, Konfuzianismoa, Legismoa eta Moismoa, nagusiki).

Jainko, espiritu eta pertsonai garrantzitsuak aldatu

Txinatar mitologiako personaiak, zenbait kategoriatan banatzen dira, hasteko, jainkoak daude, beste izaki batzuk shen bezala ezagutzen dira, shen-ak, munduko arazoetan hertsiki sartuta dauden jainko edo espirituak dira, ondoren, xian edo aztiak edo xaman hilezkorrak daude, eta, azkenik, Budismotik eratorritako pertsonaiak daude.

Hiru agurgarri eta bost enperadore aldatu

Hiru agurgarriak eta bost enperadoreak Txinako lehen dinastia baino lehenagoko gobernari mitologikoak dira. Txinatar tradizioak, pertsonaia mitologiko hauei, txinatar zibilizazioaren sorrera eta gizarte, kultura eta ekonomia erakundeen asmakuntza egozten die, familia, nekazaritza, idazketa... Ehunka urtez bizi izan ziren eta gertaera miraritsuen erantzuleak izango ziren pertsonaia hauei buruz kontatzen diren istorioen kondairazko izaera izan arren, baliteke elezahar hauen jatorrian, benetako pertsonaiak aurkitzea, hala nola, K. a. III. milurteko tribu buruzagiak. K. a. 53an, Xia dinastia mitikoa batu aurretik garaipen militarrak lortu zituztenak.

Pertsonai garrantzitsuak aldatu

 
Jade enperadorea

Shangdi edo Tian aldatu

  • Shangdi, txinatar mitologian, jainko gorena izendatzeko erabiltzen den izena da. Batzuen ustez, Shangdi unibertsoaren sortzailea da. Uste zenez, antzinako izpirituetan gobernatzen zuen, bere ministroek bezala jokatzen zutenak, eta ordena naturalaren eta giza ordenaren gidari gorena zena. Shangdi ez zen inoiz irudi bat bezala irudikatzen. Tiān, txinera tradizionalez, zeruko terminorik zaharrenetako bat da eta kontzeptu oso garrantzitsu bat Txinako mitologia, filosofia eta erlijioan. Zhou dinastian zehar, Tiān, figura Shangdi-ren sinonimo bihurtu zen.

Jade enperadorea aldatu

  • Txinako mitologiak Jade Enperadorea hiru erresumak administratzeaz arduratzen dela dio: zerua, infernua eta bizidunen erresuma. Jadeko Enperadoreak, santu, bizidun eta hildakoei, sariak eta erremedioak ematen dizkie, Jadeko Printzipioen Urrezko Idazteuna izeneko meritu sistema baten arabera. Jadeko Enperadorea, literaturan, Txinan taoismoa ezarri ondoren agertu zen; Yu Huang bezala agertzen denean, Enperadore Horia, Nüwa edo Fuxiren garaitik haratago doa.

Wangmu Niangniang aldatu

  • Mendebaldeko Ama erregina, jainkosa garrantzitsuena da, eta Jadeko Enperadorearen emaztea da taoismoan. Berak, jainkosa guztien gainetik agintzen du, eta zoriontasunaren eta bizitzaren jainkosa ere bada, eta pertsonak betirako bizitzea eragin dezaketen pilula magikoak ditu.[1]
 
Fuxi eta Nüwa

Nuwa Jainkosa eta Juxi Jainkoa aldatu

  • Nuwa eta Fuxi batzuetan gizaki guztien azken arbaso bezala gurtzen dira eta askotan suge erdi gizaki bezala irudikatzen dira. Nüwaren laguna, Fuxi, bere anaia eta senarra zen. Nuwari, nagusiki, sorkuntza egozten zaio, horrez gain, zerua apurtu zenean zazpi koloredun arrokekin itxi zuen, ortzadarra sortuz. Fuxi, arrantza, ehiza eta idazketaren asmatzailetzat hartzen da.[2]

Shen Nong Enperadorea aldatu

  • Shennong, Yan Enperadorea bezala ere ezaguna, txinatar mitologiako pertsonaia nagusietako bat da, tradizio batzuetan, Hiru Augustoetako bat eta bost enperadore bezala identifikatua. Nekazaritzaren eta tearen sortzailetzet hartzen da.[3]

Yu handia aldatu

  • Txinako lehen dinastia semilegendarioaren sortzailetzat hartzen da, Xiatarrena halegia. Kasu batzuetan, Hiru Augustoetako bat eta bost enperadore bat bezala identifikatzen da, eta, batez ere, gizakiei, Txinako ibaiak eta lakuak menderatzeko uholdeak kontrolatzen irakatsi izanagatik gogoratzen da. Batzuetan dragoi bat da.[4]

Huang Di aldatu

  • Enperadore horia bezala ere ezaguna, konkistatzaile, epaile, hilezkor, Kunlun mendiko eta Lurraren erdialdeko jainko bezala irudikatzen da, laboreen ekarlea eta brontzearen metalurgiaren asmatzailetzat hartzen da. Txinatar zibilizazioaren abiarazleetako bat bezala hartzen da. Trumoiaren jeinua, alkimisten, erremintarien eta, Lao Tzurekin batera, taoisten zaindaria. Elezaharraren arabera K.a. 3000. urte inguruan bizi izan zen.

Gong Gong aldatu

  • Txinako uretako jainko bat da, txinatar mitologian , kobrezko giza burua, burdinazko kopeta, ile gorria eta suge baten gorputzarekin irudikatzen da. Suntsitzailea da eta hainbat hondamendi kosmikoren errua du. Kontu guztietan, Gonggong hil edo erbesteratu egiten dute.

Zhu Rong aldatu

  • Suaren eta hegoaldearen jainkoa da, Gong Gong garaitu zuena.
 
Pangu

Pangu Jainkoa aldatu

  • Pangu-ren kondairaren arabera, hasieran ez zegoen ezer unibertsoan, kaos uniforme bat eta ezeren masa beltz bat izan ezik. Kaosa arrautza kosmiko batean elkartzen hasi zen. Bere barnean, yin eta yang-aren aurkako printzipioak orekatu egin ziren eta Pangu arrautzatik irten zen. Panguk mundua sortzeko lanari ekin zion: yang-a eta yin-a zatitu zuen bere aizkora erraldoiarekin, yin-atik lurra eta yang-atik zerua sortuz. Bananduta edukitzeko, bien artean geratu zen, zerua gorantz bultzatuz.[5]

Changjie aldatu

Long Wang aldatu

  • Dragoi erregea ozeanoko gobernari jainkotiarra da. Giza forma hartzeko gaitasuna du eta ur azpiko kristalezko jauregi batean bizi da. Bere errege gortea du eta zenbait itsas izakiz osatutako armada bat gidatzen du. Uretako bizitza menperatzeaz gain, Dragoi Erregeak klima manipulatu eta euriteak eragin ditzake, eta berari egiten zaio otoitz hauek behar direnean.

Guanyin Jainkoa aldatu

  • Errukiaren jainkosa.

Chaisen aldatu

  • Oparotasunaren jainkoa.

Yan Wang aldatu

  • Heriotzaren errege txinatarra da, behe munduko jainko guztien gainetik agintzen du. Artxibo-liburu bat du, pertsona bakoitzaren bizitza eta heriotza erregistratzen dituena, eta zigor egokiak ematen ditu, pertsona bakoitzak bere bizitzan izan duen jokabidearen arabera.

Wong Tai Shin Jainkoa aldatu

  • Sendaketaren jainkoa.

Hiru garbiak aldatu

Zortzi hilezkorrak aldatu

Lau errege zerutiarrak aldatu

  • Jainko budistak dira.

Izaki mitologikoak aldatu

 
Lau ikurrak

Jainkozkoak ez diren izaki mitologikoak, batzuetan, hainbat kategoriatan banatzen dira, bakoitza, izaki mota berezi batez gobernatua: gizakiak, enperadoreak gobernatzen ditu, hegodun izakiak, fenixak eta izaki ezkatadunak, herensugeak.

Lau ikurrak aldatu

Lau Ikurrak konstelazio txinatarren artean agertzen diren lau izaki mitologiko dira, lau puntu kardinalen zaindari bezala ikusten direnak. Ekialdeko Dragoi Urdina, Hegoaldeko Txori Bermilioia, Mendebaldeko Tigre Zuria eta Iparraldeko Dortoka Beltza ("gerlari Beltza" ere deitua) dira. Izaki bakoitza, puntu kardinal batekin eta kolore batekin estuago lotua dago, baina beste alderdi batzuk ere irudikatzen ditu, urtaro bat, bertute bat eta txinatar "bost elementuetako" bat barne (zura, sua, lurra, metala eta ura). Bakoitzari bere ezaugarri indibidualak eta jatorrizko historia eman zaizkio.

Dragoiak, dragoien antzeko izakiak eta erlazionatuak aldatu

Txinako herensugea, txinatar mitologiako izaki mitikorik garrantzitsuenetako bat da, izaki boteretsu eta jainkotiarrenatzat hartzen dena, eta bere arnasarekin hodeiak sor litzakeen ur guztien kontrolatzailetzat. Dragoiak botere handia sinbolizatzen zuen eta heroi eta jainkoen alde egiten zuen. Dragoi txinatarrek animalien antzeko forma asko dituzte, dortokak eta arrainak kasu, baina ohikoagoak dira lau hankako suge bezala irudikatuak izatea.

Dragoi espezifikoen edo dragoi moten artean honako hauek daude: Dilong, lurreko herensugea; Fucanglong, altxorreko herensugea; Jiaolong, uholdeetako eta itsasoko herensugea; Teng, izaki hegalaria, batzuetan suge edo dragoi-suge motatzat hartzen dena; Tianlong, zeruko herensugea, Yinglong, Txinako mitologiako dragoi ospetsuenetako bat eta Enperadore Horiaren zerbitzari boteretsu bat; dragoi erregea, uraren eta eguraldiaren jainkoa; Shenlong, ekaitzen maisu eta euri-eramailea; Zhulong esku-argiaren jainkoa, eguzki-jainko gorri erraldoi bat...

Horretaz gain badira beste hainbat animalia mitologiko, Fenghuanga txinatar fenixa da, Qilin jirafa bat da eta Kun arrain bat.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Dioses y Diosas de la Antigua China: Religión y Mitología China» China Antigua 2017-10-27 (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  2. (Ingelesez) «Nuwa patching the sky stock photo. Image of patch, sculpture - 35620748» Dreamstime (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  3. (Ingelesez) Crozier, Alan; Ashihara, Hiroshi; Tomás-Barbéran, Francisco. (2011-10-14). Teas, Cocoa and Coffee: Plant Secondary Metabolites and Health. John Wiley & Sons ISBN 978-1-4443-4707-4. (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  4. (Ingelesez) Mungello, D. E.. (2009-04-16). The Great Encounter of China and the West, 1500–1800. Rowman & Littlefield Publishers ISBN 978-0-7425-5799-4. (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  5. (Ingelesez) Allan, Sarah. (1991-02-21). The Shape of the Turtle: Myth, Art, and Cosmos in Early China. SUNY Press ISBN 978-0-7914-9449-3. (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).

Kanpo estekak aldatu