Txinako Herri Errepublikako Autobide sarea munduko luzeenetarikoa da. 2008. urtearen amaieran 60.300 kilometro autobide zeuden herrialdean[1], Ameriketako Estatu Batuek bakarrik gainditzen duten luzera. 2012. urtean bakarrik 12.409 kilometro autobide amaitu ziren Txina osoan.

G030 edo Jingshi Autobideko Zhaoxindian/Changxindiango irteera 2004. urtean.

Txina eraikitako lehen autobidea Jiangshi Autobidea izan zen, Beijing eta Shijiazhuang hiriak elkartzen dituena. Autobide hau gaur egun Jiangzhu Autobidearen zati da, herrialdean gaur egun dagoen luzeenetarikoa (2.000 kilometrotik gora dauzka).

Ezaugarriak aldatu

 
Txinako Herri Errepublikako Autobide sarea.
Txinako autobideen bilakaera (1988-2010)[2]
Urtea Kilometroak
1988 0
1989 147
1990 271
1991 522
1992 574
1993 652
1994 1145
1995 1603
1996 2141
1997 3422
1998 4771
1999 8733
2000 11605
2001 16314
2002 19453
2003 25200
2004 29800
2005 34300
2006 41005
2007 45339
2008 53913
2009 60346
2010 65055
2011 74113
2012 84946
2013 97355

Autobideek izen propioa duten arren, gobernuak "G" hizkia erabiltzen du, autobideak desberdintzeko. 2005eko urtarrilaren 13an komunikabide ministro zen Zhang Chunxianek, gobernuak hogei urtean 85.000 kilometro autobide eraiki nahi zituela esan zuen. Egun hartan, bost urterako autobide plangintza berria aurkeztu zuen gobernuak, Txinako Herri Errepublikako probintzia-hiriburu guztiak 200.000 biztanletik gorako hiri guztiekin autobide bidez elkartzeko asmoarekin.

Autobide berrien artean, hiri handienen inguruan eraikitako ingurabide autobideak ere daude (esaterako Beijing hiriko ingurabide autobideak). Gaur egun herrialdean 60.000 kilometro autobide dituen arren, etorkizunean askoz gehiago handituko da kopuru hori, 85.000km 2020an, 120.000km 2030ean, eta 175.000km 2050ean.

Autobideen bilakaera aldatu

Azken urteetan milaka milioi yuan inbertitu dira errepide eta autobide berriak eraikitzen. 1988. urtean herrialde osoan autobide kilometro bakar bat ez zegoen arren, hogei urteren buruan Txinako Herri Errepublika munduan autobide kilometro gehien dituen bigarren herrialdea da gaur egun, Ameriketako Estatu Batuek bakarrik gainditua.

Hurrengo urteetan gainera, milaka kilometro gehiago eraikiko dira, eta horretarako Txinako gobernuak, autobideen plangintza bat kaleratu zuen 1990eko hamarkadaren hasieran. Plangintza bost urtero berritzen da, eta gaur egun bostgarren plangintzan zehaztutako autobideak ari dira eraikitzen.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu