Txinako administrazio eskualde bereziak

Administrazio eskualde bereziak (AEB) (txineraz: 特别行政区; pinyinez: tèbiéxíngzhèngqū), Txinako Herri Errepublikako administrazio banaketaren gorengo mailan dauden egiturak dira, probintzia, eskualde autonomo eta udal-probintziekin batera.

Txinako Herri Errepublikako AEBak berdez erakusten dituen mapa.

Gune hauen sortzeko bidea Txinako Herri Errepublikako konstituzioaren 31. artikuluak eman zuen, eta Macau eta Hong Kong antzinako kolonia portugaldar eta britainiarrak Txinako Herri Errepublikaren agintera igarotzean sortu ziren.

Agintea aldatu

Eskualde bereziek, Txinako beste edozein probintziek baino eskumen eta botere handiagoa dute. Gaur egun, Macau eta Hong Kongek harreman diplomatikoak eta nazioaren defentsa ez ezik, beste guztian agintzeko eskubidea dute. Berezko legedia mantentzen jarraitzen dute, eta Txinako Herri Errepublikako legeak ez dute ezarpenik Macau eta Hong Kongeko lege sisteman, bi eskualdeek eskumenik ez duten aipaturiko bi gaietan izan ezik. Horrez gain, lau urteroko hauteskundeak, eta legebiltzarraren aukeraketa mantentzen dute.

Gainontzeko Txinako Herri Errepublikak baino garapen maila altuagoa dutenez, beste eskualdeetatik eskualde berezietarako mugimenduak nahiko mugaturik daude, eta Txinako gainontzeko biztanleek, baimen berezia eta pasaportea behar dituzte eskualde berezietan sartzeko.

Administrazio eskualde bereziak aldatu

Izena Txinerazko izena Laburdura Azalera (km²) Biztanleria Barrutiak
Hong Kong (Xiānggǎng) 香港 港 gǎng 1.085 6.961.931 Zerrenda
Macao (Àomén) 澳门 澳 Ào 24 480.956 Zerrenda

Perla ibaiaren delta aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Perla ibaiaren delta»

Bi hiriak, Txina hegoaldeko gune ekonomikorik nagusienean daude, Perla ibaiaren deltan, bertan, Perla ibaiaren itsasadarrak Txina Hegoaldeko Itsasoarekin bat egiten du.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.