Txikigarriak hitz baten esanahia txikitzen duten atzizkiak dira edo tamaina txikiko edo txikiagoko zeozer izendatzen dutenak. Gainera, pertsona, animalia edo gauza bati maitasunezko esaera gisa ere erabiltzen dira.

Euskaraz, txikigarri bezala erabiltzen den atzizkirik ohikoena «-txo» da; «-ño» ere, kasuren batzuetan erabiltzen den arren.

Euskarazko motak aldatu

  • «-Txo»n amaitutakoak: atzizki honetan bukatzen dira euskarazko txikigarri gehienak: «txikitxo», «txakurtxo», «eskutxo», «ibaitxo»...
  • «-Ño»n amaitutakoak: hauek, batez ere, maitasun adierazgarri gisa erabiltzen dira: «maiteño»...

Beste hizkuntzetan aldatu

Errusierazko txikigarri ohikoenak -ик -ik eta -чк- -txk- (-шк- -xk-) dira: куст kust «zuhaixka» ― кустик kustik «zuhaixkatxo, zuhaixka txiki», окно okno «lehio» ― окошко okoxko «lehio txiki». Badaude ere txikigarriak animalien kumeak adierazteko: кот kot «katu» ― котёнок kotjonok «katuaren kume».

Alemanierazko txikigarri nagusia -chen da eta hitz batzuk, izan ere, horren bidez sortuta daude, adibidez, Magd «emakumezko zerbitzari» ― Mädchen «neska»; animalien kumeak esan nahi duten hitzak sortzeko ere erabiltzen da atzizki hori. Atzizkiak erroko bokalen aldaketak eragiten ditu (MagdMädchen adibidean bezala).

Ingelesak ez du txikigarririk.

Kanpo estekak aldatu