Txerriaren Gerra 1859an San Juan Uharteak eremuan txerri batengatik piztu zen gerra izan zen.

Txerriaren Gerra
Proposatutako mugak:

██ Haro Itsasartea, AEBren alde ██ Rosario Itsasartea, Britainiaren alde

██ San Juan Kanala, konpromiso proposamena
Data1859ko ekainaren 15a1859ko urria (tropak uhartean 1874 arte egon ziren)
LekuaSan Juan Uharteak
Koordenatuak48°27′42″N 123°00′24″W / 48.4616°N 123.0066°W / 48.4616; -123.0066
Gudulariak
 AEB  Erresuma Batua
Buruzagiak
Silas Casey Koronela R. L. Baynes
Indarra
461 gudulari, 14 kanoi 2.140 gudulari; 5 gerrarako ontzi, 70 kanoi
Galerak
Inor ez Inor ez

Gertaerak aldatu

San Juan uharteak (egungo AEB) derirtzan eremuan gertatu zen 1859an. AEBetako ipar-mendebaldeko artxipelagoan kolono britainiar nahiz estatubatuarrak bizi ziren, eta bi potentziak uharteak mendean hartzeko ahaleginetan ari ziren. Lyman Cutlar izeneko kolono estatubatuarrak zerri bat ikusi zuen bere patata saila zapaltzen, eta tiro egin zion; zerria britainiarra zen. Agintari britainiarrek urdearen hiltzailea atxilotzeko agindua eman zuten, hark kalte ordainak ordaindu ezean[1].

Kolono amerikarrek armadari laguntza eskatu zioten orduan, eta armada estatubatuarra borrokarako prest bertaratu zen. Maniobrari erantzunez, britainiar gobernadoreak gerraontzi bat bidali zuen uharteetara. Hala, afera nahasiz joan zen pixkanaka, uharteetan 400 soldadu estatubatuar gotortu ziren, kostalde parean milatik gora soldaduz osatutako flota britainiar txikia bildu zen...[1]

Nazioarteko gatazka piztu baino lehen apaldu zen, biktima bakarra eraginez: zerria. Handik urte gutxira AEBek eta Britainia Handiak Wilhelm I.a kaiserrari bitartekaria izateko eskatu zioten eta hark erabaki zuen irla multzoa AEBen eskuetan uztea[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Nagore Irazustabarrena, «Gerra bat hasteko aitzakiarik behar duzu?», Argia, 2013-03-24, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak aldatu