[ikusi] [aldatu] [birkargatu] Txantiloiaren dokumentazioa
Dokumentazio hau Txantiloi:Batu/dok (Aldatu | Historia) orritik hartu eta hemen barneratu da.

Helburua aldatu

Txantiloi honen helburua hau da: euskal wikipediako orri bat (dela artikulu bat, dela kategoria orri bat, dela laguntza orri bat...) edo orri zati bat beste orri batekin batu behar dela adieraztea.

Erabilera aldatu

Ondorengo kode honekin idatzi behar duzu. Beherago azaldu dugu aldagai bakoitzaren ordez zer jarri behar den.

{{Batu|1|2|zerekin=|data=}}

Lehena ezinbestekoa da; bigarrena, aukerakoa; «zerekin», edukia batuko zaion orria artikulua ez denean jarri behar da (adibidez, txantiloia edo laguntza orria denean); eta «data», berriz, ez da nahitaezkoa, baina komeni da jartzea:

1 = zein orrirekin batu beharrekoa den, hau da, batu beharreko beste orriaren izenburua. Adibidez: Presidente artikulua Lehendakari artikuluarekin batu beharrekoa dela markatu nahi baduzu, Presidente artikuluan {{Batu|Lehendakari}} jarri beharko duzu.
2 = batzeari buruzko eztabaida Wikipediako zein eztabaida orritan egitekoa den. Txantiloi hau jarri diozun orriaren beraren eztabaida orrian egitekoa baldin bada, ez da ezer jarri behar. Beste orri baten eztabaida orrian egin behar bada, jar ezazu orri horren izena, eta, haren ezkerrean, idatz ezazu «Eztabaida:», orri hori artikulua baldin bada (adibidez: «Gipuzkoa» artikuluaren eztabaida orrirako, idatz ezazu «Eztabaida:Gipuzkoa»); artikulua ez bada, berriz, orriaren izenean bi puntuen ezkerrean ageri den orri mota, zuriunea gehi «eztabaida» jarri behar da bi puntuen ezkerrean (adibidez: «Laguntza:Nola lagundu dezaket» orriaren eztabaida orrirako, idatz ezazu «Laguntza eztabaida:Nola lagundu dezaket»)
zerekin = edukia eramango zaion orria artikulua ez bada, zer orri mota den zehazteko. Adibidez: zerekin=kategoriarekin. Edukia eramango zaion orri hori artikulua baldin bada, ez dago ezer jarri beharrik.
data = batzea zein egunetan proposatu den. Adibidez: data=2011-12-05.
Adibidea

Kode hau jarrita:

{{Batu|:Kategoria:Agintariak|Eztabaida:Lehendakari|zerekin=kategoriarekin|data=2011-12-05}}

ohar hau lortuko dugu:

Txantiloi honetara birzuzendutakoak aldatu

Ikus, gainera aldatu