Txantiloi:2016-2 Nabarmendutakoa

Zuberoa, (zubereraz, Xiberua edo Xiberoa; frantsesez, Soule; Bearnoko okzitanieraz, Sola) Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, guztietan txikiena eta biztanle gutxien dituena: 814,5 km² eta 17.018 biztanle (zuberotarrak; zubereraz, xiberotarrak). Euskal Herriaren ipar-ekialdean dago, Pirinioen iparraldean. Uhaitzandi ibaiaren eta haren ibaiadarren ibarra biltzen du. Hiriburua Maule-Lextarre du. Administratiboki Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduaren parte da. Mugakide ditu Bearno ekialdean eta iparraldean, Nafarroa Beherea mendebaldean eta Nafarroa Garaiko Erronkari hegoaldean. Zuberoako euskalkia zuberera da.