Txakal kanidoen familiako eta Canis generoko zenbait ugaztun karnibororen izen arrunta da. Otsoa baino txikiagoak dira eta muturra zorrotza izaten dute. Bakarrik bizi dira eta animalia txikiz eta haratustelez elikatzen dira. Europan, Asian eta Afrikan bizi dira[1].

Txakal
Sailkapen zientifikoa

(Zati bat)
Azpibanaketa

Etimologia aldatu

Txakal euskarazko izena frantsesezko ciacale hitzetik dator. Hau, era berean, pertsierazko shaghāl شغال, turkierazko çakal eta sanskritozko sṛgālaḥ hurrenez hurren.[2]

Espezieak aldatu

Espezie Irudia Aditua Eskualdea
Canis adustus   Sundevall, 1847 Erdialdeko Afrika eta hegoaldeko Afrika
Canis aureus   Linnaeus, 1758 iparraldeko Afrika, hego-ekialdeko Europa, Ekialde Hurbila, mendebaldeko Asia eta hegoaldeko Asia
Canis mesomelas   Schreber, 1775 Hegoaldeko Afrika eta Kenia, Somalia eta Etiopiako kostaldea

Batzutan Canis simensis (Ruppell, 1840) txakaltzat jotzen dute.

Erreferentziak aldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Txakal2. .
  2. American Heritage Dictionary - Jackal entry

Kanpo estekak aldatu