Tuxtla Gutiérrez Mexiko hego-ekialdeko hiria da, Chiapas estatuko hiriburua. 2015ean 598.710 biztanle zituen. Tuxtlaren metropoli eremuak Chiapa de Corzo, Berriozábal, San Fernando, Suchiapa eta Usumacinta udalerriak ere hartzen ditu, eta 751.183 biztanle zituen 2015ean[1].

Tuxtla Gutiérrez
Tuxtla Gutiérrez
Mexikoko herria
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
ProbintziaChiapas
AlkateaLuis Fernando Castellanos
Izen ofizialaTuxtla Gutiérrez
Jatorrizko izenaTuxtla Gutiérrez
Posta kodea29000–29098
Geografia
Koordenatuak16°45′11″N 93°06′56″W / 16.7531°N 93.1156°W / 16.7531; -93.1156
Map
Altuera522
Demografia
Biztanleria578.830 (2020)
Informazio gehigarria
Sorrera1560
Telefono aurrizkia961
Ordu eremuaUTC−06:00
Hiri senidetuakCancún eta Oaxaca
Matrikula7
http://www.tuxtla.gob.mx/

Geografia aldatu

Kokapena aldatu

Tuxtla Gutiérrez Chiapas ibaiaren haranean dago, Grijalva ibaiaren mendebaldean, Oaxaca hiritik 390 kilometrora, 522 metroko garaieran.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Tuxtla Gutiérrez)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 37.6 40.1 42.0 42.0 41.7 41.2 36.6 36.5 39.0 37.5 38.8 36.6 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 29.8 31.5 33.9 35.6 35.4 32.8 32.0 32.1 31.3 30.7 30.4 29.7 32.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 23.0 24.3 26.1 28.2 28.7 27.2 26.4 26.5 26.1 25.5 24.4 23.3 25.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 16.2 17.0 18.4 20.7 21.9 21.5 20.9 20.9 20.9 20.2 18.5 16.9 19.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 7.1 9.8 9.9 11.3 15.0 17.5 14.3 17.2 16.8 13.0 10.0 9.5 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 1 3 3 12 82 217 176 186 191 66 14 3 955
Prezipitazio egunak (≥ ) 0.7 0.6 0.6 1.7 8.1 17.8 16.9 16.6 18.1 8.4 2.5 1.3 93.3
Iturria: Weatherbase[2]

Historia aldatu

1892. urtetik aurrera Chiapasko estatuko hiriburua da. 1993. urtearen amaierako matxinadan gerrillari zapatisten mende egon zen egun batzuetan.

Ekonomia aldatu

Chiapasko merkataritza eta industria (janari industria, ehungintza, zurgintza) gune nagusia da. Artoa, kotoia, kakaoa, kafea, tabakoa, eta azukre kanabera lantzen eta salerosten dira bertan. Aipagarria da arkeologia museoa.

Erreferentziak aldatu

  1. Encuesta intercensal 2015, inegi.org.mx
  2. Historical Weather for Tuxtla Gutiérrez, Chiapas, Weatherbase. Retrieved July 17, 2012.

Kanpo estekak aldatu

[[]]