Turkmenak[1] edo turkomanoak (turkmeneraz: Türkmen/Түркмен, pluralean Türkmenler/Түркменлер) turkiar herria da, batez ere Asia Erdialdean kokaturik dagoena. Herrialde hauetan daude sakabanatuak: Turkmenistan, Irak, Iran, Siria, Afganistan, Pakistango iparraldea, eta Kaukasoren iparraldea (Stavropol kraia). Turkmeniera da beren hizkuntza, turkiar hizkuntzen Mendebaldeko (Oghuz) taldean sailkatzen dena, turkiera, azerbaijanera, kaxgai, gagauzera eta salarrarekin batera.[2] Hala ere, Irakeko, Siriako eta beste arabiar herrialdeetako turkmenek (mendebaldeko turkmenek) lotura handiagoa dute Turkiako herriarekin Turkmenistango, Afganistango, Irango edo Erdialdeko Asiako (ekialdeko turkmenek) beste turkmenekin baino.

Turkmenak

Asia Erdialdeko turkmen gaztea jantzi tradizionalaz jantzia
Biztanleak guztira
8-14 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Turkmenistan: 4.248.000
 Siria:200.000 - 3.500.000
 Irak: 600.000 - 3.000.000
 Iran: 1.637.000 - 2.000.000
 Afganistan:960.000
 Turkia:325.000
 Txina:104.503
 Pakistan:60.000
 Errusia:36.885
 Ukraina:3.709
Hizkuntza
turkmenera
Erlijioa
islamiar suniak, eragin animistekin.
Zerikusia duten beste giza taldeak

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu