Tulagi, batzuetan Tulaghi, Salomon uharteetako irla txiki bat da (1 bider 5,5 km.). Florida uhartearen hegoaldeko kostaldetik oso gertu dago. Uhartean dagoen izen bereko hiria (1750 biztanle) Salomon Uharteetako Protektoratuko hiriburua izan zen 1896tik, 1942ra. Gaur egunean, probintzia zentraleko hiriburua da. Britainiarrek uhartea aukeratu zuten osasuntsuago zelako, gaixotasun tropikalek jotako beste uharte handiak ez bezala.

Tulagi
Datu orokorrak
Motauharte
Luzera5,5 km
Zabalera1 km
Azalera2,08 km²
Geografia
Map
Koordenatuak9°06′S 160°09′E / 9.1°S 160.15°E / -9.1; 160.15
Honen parte daNggela uharteak
KokapenaOzeano Barea
Estatua Salomon uharteak
Province of the Solomon Islands Probintzia Zentrala
Ur-gorputzaOzeano Barea

Bigarren Mundu Gerra aldatu

Japoniarrek Tulagi hartu zuten 1942ko maiatzaren 3an ur-hegazkinetarako base bat ezartzearren. Tulagi portuko ontziei Yorktowneko hegazkinek eraso zieten hurrengo egunean Koral itsasoko guduko lehendabiziko operazioetan.

AEBetako indarrak, batez ere raiderren 1.a uhartean lehorreratu ziren abuztuaren 7an eta egun osoko borroka latzaren ondoren irla menderatu zuten. Behin uhartea kontrolatuta, estatubatuarrek PT ontzien flota bat eraman zuten bertara. Haietako bat John F. Kennedyrena izan zen. Tulagin ere ospitale txiki bat ezarri zuten 1946 arte eta irla zegoen Purvis badian AEBetako ontzi askok bota zuten aingura 1942an eta 1943an.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Salomon Uharteetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.