Tsodilo1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Tsodiloko labar-artea

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, vi
Erreferentzia 1021
Kokalekua  Botswana
Eskualdea2 Afrika
Koordenatuak 18°45′00″S 21°44′0″E / 18.75000°S 21.73333°E / -18.75000; 21.73333
Izen ematea 2001 (XXV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Tsodilo Kalahari basamortuan dauden lau muinok osaturiko lekua da, Botswanako ipar-ekialdean, Okavangoko deltatik gertu. 2001ean, bertan dagoen labar-artea zela eta, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Altuenak "Arra" du izena; margolan gehien dituenak, "Emea"; beste bati, "Umetxo" esaten zaio; eta azkenak ez du izenik. Bertoko San herriak leku sakratutzat dituzte eta "Jainkoen mendiak" eta "Xuxurlatzen duten arrokak" esaten diete.

Guztira 4.500 labar-pintura inguru ditu eta ospetsuenak "Balea", "Bi errinozeroak" eta "Lehoia" izenekoak dira. Badaude 24.000 urte dituzten pinturak. 2006an, Sheila Coulson arkeologo kanadarrak bertoko kobazulo batean pitoi erraldoi baten itxura duen arroka bat topatu zuen. Burutik gertu lan egin ondoren 70.000 urteko gezi-puntak topatu zituen, munduan inoiz izandako erritualik zaharrenaren aztarnak direnak.


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.