Trukaneurri finkoa, kanbio-tasa finkoa edo kanbio finkoa dibisa jakin baterako beste dibisa baten edo batzuen balioaren erreferentziaz edo bestelako balio baten erreferentziaz (urrea, adibidez) ezarritako trukaneurria da.

Trukaneurri finko batek beste dibisa mota baten balioa zehazten du, dagoeneko finkatuta dagoenaren arabera. Horrek merkataritza salerosketak errazten ditu, eta herrialdeen arteko inbertsioak ere, elkarren artean erlazionatutako dibisen artekoa hain zuzen ere. Oso erabilgarria ekonomia txikietarako, non kanpo merkataritza BPGaren zati handia ordezkatzen duen.

Gainera, inflazioa kontrolatzeko oso erabilgarria da.

Kanpo estekak aldatu