Trontza bi helduleku dituen trontza edo arpan izeneko zerra motarekin egiten den herri kirola da. Lurretik 45 eta 50 zentimetro altuera artean dagoen etzandako enborra ebakitzean datza. Bi kirolari jarduten direnez, bien artean koordinatu behar dira trontzaren alde batetik edo bestetik tira egiteko. Trontzan diharduenari trontzalari edo arpanlari deritzo.

Bi trontzalari jardunean.
Trontzalariak Bilbo hiriko Zazpi Kaleetan.

Mozketaren ondorioz lortutako trontzak osorik atera behar dira, epaileek horiek baliozkotzat emateko. Gizonezkoek guztira 22 ebakidura egin behar izaten dituzte, eta emakumezkoek, berriz, 10. Lasterren ebakitzen duen bikotea garailea da.

Herri kirol hori Pirinioetako mendi-herrietan egiten da gehienbat.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu