Trizeps espinal edo muskulu erektorea erretrosomaren sakontasunean aurkitzen den muskulua da. Hiru azpimuskuluk osatzen dute eta guztiak faszia torakolunbarrez inguratuta daude. Muskulu hau bizkarraren eremu bakoitzeko nerbio espinalen adar dortsalek inerbatzen dute.

Trizeps espinal
Xehetasunak
Honen parteBizkarra
Nerbioanerbio espinal
Muskuluaren akzioaEnborraren flexio laterala
buruaren eta lepoaren tolespen laterala
buruaren hedapena
lepoaren hedapena
bizkarraren hedapena
AntagonistaAbdomeneko muskulu zuzena
Identifikadoreak
Latinezmusculus erector spinae
TAA04.3.02.002
FMA71302
Terminologia anatomikoa

Egitura anatomikoa aldatu

Trizeps espinalaren osotasuna, hiru azpimuskulu bilateral ezberdinek osatzen dute, tamaina ezberdineko hiru zutabe muskular eratuz.

Espinoso aldatu

Espinoso edo epiespinosoa alde medialean aurkitzen da, bizkarrezurreko ornoen arantza apofisien gainetik, zuntzak behetik gora abiatzen direlarik. Kokapenaren araberako bi atal ditu:

  • Atal zerbikala: C4-T2 arantza apofisietatik C2-C4 arantza apofisietara.

Longisimo aldatu

Longisimo edo dortsal luzea alborago aurkitzen da, beste bi zutabe muskularren artean, hirurenetatik luzeena delarik. Kokapenaren arabera hiru azpiatal ditu:

  • Atal torazikoa: gandor iliako sakroaren atzeko aurpegia, L1-L2 ornoen arantza apofisiak eta T7-T12 ornoen zeharkako apofisietatik orno lunbar eta torazikoen zeharkako apofisietara eta azken saihets arteko angeluetara.
  • Atal zerbikala: T1-T6 ornoen zeharkako apofisietatik C2-C6 ornoen zeharkako apofisien atzeko tuberkulura.
  • Buruko atala: C2-T3 ornoen zeharka apofisietatik hezur tenporalaren mastoide apofisira.

Iliokostal aldatu

Iliokostala alboen dagoen zutabe muskularra da. Hiru azpiatal ditu kokapenaren arabera:

  • Atal lunbarra: faszia torakolunbar, sakroaren atzeko aurpegi eta gandor iliakotik azken 6 saihetsen angeluetara.
  • Atal torazikoa: azken 6 saihetsen angeluetatik lehenengo 6 saihetsen angeluetara.
  • Atal zerbikala: 3-6 saihets arteko angeluetatik C4-C6 ornoen zeharka apofisietako atzeko tuberkuluetara.

Funtzioak aldatu

  • Espinosoa : uzkurketa unilateralak bizkarraren maila zerbikal eta toraxikoaren tolespen ipsilaterala eragiten du eta uzkurketa bilateralak bizkarraren hedapena.
  • Longisimoa: Albo bateko muskulu longisimoaren uzkurketak tolespen ipsilaterala eragiten du, uzkurtu den aldeko tolespena. Bi aldeak uzkurtzean bizkarra, lepoa eta burua hedatzen dira.
  • Iliokostala: espinosoa baino tamaina handiagoa duenez funtzio nabariagoa du.

Inerbazioa eta odoleztapena aldatu

Trizeps espinala 3 azpimuskuluetan banatuta dagoenez, muskulu bakoitzak bere odoleztapena eta inerbazio propioa dauka:

Espinosoa

Longisimoa

Iliokostala

  • Odoleztapena: ateria interkostalak eta lunbarrak.
  • Inerbazioa: nerbio espinalen adar dortsalak.

Inserzioak aldatu

inserzioa Muskuku ileokostala Muskulu longisimoa Muskulu espinosoa
Beheko torax ornoak eta saihetsak I. Lunbarra
Goiko torax ornoak eta saihetsak I. Torazikoa L.Torazikoa E. Torazikoa
Lepo ornoak I. Zerbikala L. Zerbikala E. Zerbikala
Buruan Lepoko. L Lepoko. E

Patologiak aldatu

Bizkar eta bereziki gerri aldean nabaritzen diren min asko muskulu honetan dute jatorria. Mina bizkar osora eta lepora hedatu daiteke, baita abdomenaren behealdera eta hanken goikaldera.

Trizeps espinala bereziki erlazionaturik dago lunbagoarekin.

Lunbago aldatu

Lunbalgia[1] edo lunbagoa gerriko min muskular bizia da, faktore eragile desberdinak izan ditzakeena, baina oro har prozesu erreumatikoekin lotu izan dena. Besteak beste, orno lunbarretako eta ehun bigunetako (gihar, tendoi, nerbio, ornoarteko disko) asaldurekin lotua dago. Horretaz aparte, infekzio, minbizi, osteoporosi edo kirurgiaren ondorioz lunbalgia sor daiteke. Lunbalgiaren kausak anitzak izan daitezke; hala ere, trizeps espinalarekin lotuz, gihar kontraktura izango zen zergatia.

Lunbago patologiaren sailkapena egiterako orduan, bi irizpide kontutan har ditzakegu:

a) Iraupenaren arabera

  • Akutua: 6 aste baino gutxiago
  • Subakutua: 6 aste eta 3 hilabeteren artean
  • Kronikoa: 3 hilabete baino gehiago

b) Ezaugarrien arabera

Lunbar prozesuak desberdinak izan daitezke:

  • Lunbalgia akutua erradikulitisa gabe: bat-batean agertzen den mina beheko gorputz adarretara hedatu daitekeena. Enborraren tortsio edo flexio-estentsio esfortzu baten ondorioz sortzen da. Hau giharrarekin (trizeps espinala besteak beste) zerikusi handia du.
  • Nerbio sustraiaren konpresio akutua: nerbio sustraiaren hantura eragiten du, askotan hernia diskal batek sortua.
  • Sustraiaren harrapatzea: nerbio sustraiaren narritadura pairatzen da prozesu degeneratiboen garapenagatik.

Prebentzioa

Giharrekin loturiko lunbalgia saihesteko ariketa fisikoa eta jarrera anatomiko ona mantentzea ezinbestekoa da. Horretaz aparte, ondo berotzea kirola egin aurretik eta bat -bateko mugimenduak ekiditea lunbalgia pairatzeko arriskua asko gutxitzen du.

Gorputzaren jarrera egokia

Lunbalgia askoren jatorria jarrera ezegoki eta gehiegizko esfortzuak dira. Kontu handia eduki behar da pisu handiak altxatzean eta bizkarraren tolespenetan. Pisua jasotzean bizkarra tolestea saihestu behar da eta belaunak flexionatuz eta bizkarra zuzen mantenduz altxatu behar da, gorputz guztiarekin lagunduz.

Ariketa fisikoa

Ariketa fisikoa erregularki egitea lunbalgia jasateko aukerak gutxitzen ditu.Sedentarismoak, aldiz, bizkarreko mina edukitzea eragin dezake eta ohean geldirik egoteak min honen iraupena luzatzea.

Tratamendua

  • Zainketa kiropraktikoak.
  • Giharrak sendotzeko ariketa fisikoak.
  • Farmakoak: analgesikoek opiazeo batzuk, hanturaren kontrakoak eta mioerrelajatzailea.

Tizeps espinalaren entrenamendua aldatu

Berezitasunak aldatu

Kardiomioplastia

Trizeps espinalaren longisimo edo dortsal zabala muskuluarekin erlazionatuta dagoen tratamendua da. Honetan, bihotza estaltzen da dortsal zabalarekin eta azken hau estimulatzen da elektrikoki bihotzaren bentrikuluaren kontrakzio sistolikaz imitatuz. Tratamendu honekin, bihotz tranplanteak saihestu nahi dira, modu alternatibo batean bihotzaren funtzionamendua sortaraziz.

Halaber, dortsal zabal honen ikerketa ez da oraindik eten ; izan ere oraindik estres oxidatiboarekin erlazionatuta dauden ikerketak dihardute dortsal zabalari lotuta. Estres oxidatiboa gaixotasun askoren zergatiarekin zeharo lotuta dago diabetesa edota artritis erreumatorideak eratutako patologiak barne. Nolanahi ere, ardi dagoena da estres oxidatiboak kardiopatiekin lotuta dago; honetan, LDL-aren (dentsitate baxuko proteina) oxidazioak aterogenesia aktibatzen du , honek arterioesklerosia bilakatzen duelarik eta azkenean kardiopatia.

Kardiopatiak saihesteko, kaloria baxuko dieta bat mantentzea beharrezkoa da; hau,estres oxidatzeile maila jaitsiko baitu. Gainera, dortsal zabala osasuntsu eta indartsu mantentzea funtzezkoa da kardiopatiak pairatzerakoan kardiomioplasia gauzatzeko.

Irudi gehigarriak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu