Trikomoniasia sexu bidez transmititutako gaixotasuna da, Trichomonas vaginalis izeneko protozooak sortua.

Trikomoniasi
Trikomoniasiren emaitza positiboa adierazten duen mikrografia
Deskribapena
Motaparasitic protozoa infectious disease (en) Itzuli, Trichomonadida infectious disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateadermatologia, Ginekologia
urologia
Arrazoia(k)Trichomonas vaginalis
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikaktenonitrozole (en) Itzuli, carnidazole (en) Itzuli eta secnidazole (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA59
GNS-9-MK131,007.3
GNS-10A59
GNS-9131,007.3
DiseasesDB13334
MedlinePlus001331
eMedicinemed/2308 emerg/613
MeSHD014246D014245
Disease Ontology IDDOID:1947
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Gaitzak emakumeak jotzen ditu batik bat, baginitis mingarria sortuz. Gizonezkoengan, aldiz, ez du ia sintomarik eragiten; askoz jota, uretritisa sor dezake.

Ohikoa da trikomoniasiak baginako jario ugari sortzea emakumezkoengan, baginako erreminarekin batera.

Harreman sexualen bidez ez ezik, fomiteen bidez ere kutsa daiteke gaitza (kutsatutako komunen bidez, eskuzapien bidez...). Izan ere, protozoo patogenoa gai da ordu gutxi batzutan ostalaritik kanpo bizitzeko, lehortu aurretik [1].

Sintomarik gabeko gizon promiskuek emakume asko kutsa ditzakete preserbatibo erabili ezean.

Gaitza diagnostikatzeko mikroskopio optikoan aztertzen da gaixotik erauzitako lagina, jario heze batetik lortua: Trichomonas vaginalis protozoo mugikorra ikusi behar da bertan.

Tratamenduari dagokionez, metronidazola da aukerako antibiotikoa, oso eraginkorra dena. Garrantzitsua da gaixo baten bikote sexualak ere tratamendua hartzea, sintomarik ez eduki arren.

Erreferentziak aldatu

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:946 orr.

Kanpo estekak aldatu