Tribhuvan Nepalgoa

politikari nepaldarra

Tribhuvan Bir Bikram Shah Dev (Katmandu, 1906ko ekainaren 30a - Zürich, Suitza, 1955eko martxoaren 13a) Nepalgo erregea izan zen 1911 eta 1955 artean, 1950 eta 1951 arteko tarte txiki batean ezik.

Tribhuvan Nepalgoa


Kingdom of Nepal (en) Itzuli Nepalgo errege

1951ko otsailaren 18a - 1955eko martxoaren 13a - Mahendra Nepalgoa

Kingdom of Nepal (en) Itzuli Nepalgo errege

1911ko abenduaren 11 - 1950eko azaroaren 7a
Prithvi of Nepal (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKatmandu1906ko ekainaren 30a
Herrialdea Nepal
HeriotzaZürich1955eko martxoaren 13a (48 urte)
Heriotza modua: gaixotasun kardiobaskularra
Familia
AitaPrithvi of Nepal
AmaDivyeshwari of Nepal
Ezkontidea(k)Queen Kanti, Queen Mother of Nepal (en) Itzuli  (1919 -  1955)
Queen Ishwari of Nepal (en) Itzuli  (1919 -  1955)
Seme-alabak
LeinuaShah dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Gradualanda-mariskal
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa
Hindua

Familia aldatu

Prithvi Bir Bikram Shah erregearen seme zaharrena zen eta 1911ean hau hiltzerakoan errege bihurtu zen bost urte baino ez izan arren. Koroatzea 1913an izan zen Katmanduko Durbar plazan dagoen Hanuman Dhoka jauregian.

Erregealdia aldatu

Errege izan arren, boterea Rana familiak zeukan beraiena baitzen herentziaz Nepalgo lehen ministro kargua. Lehen Mundu Gerraren garaian familia bien arteko tentsioak sortu ziren Rana familiak britainiarren alde parte hartu nahi zuelako, Tribhuvanek aldiz ez zuen Gerran aritu nahi.

1930ko hamarkadan tentsio une berriak izan ziren. Herriak ez zuen Rana familia gustuko eta erreboltak izan ziren eta Ranatarrek mugimenduen agintariak preso hartu eta exekutatu egin zituzten. Ordutik aurrera Tribhuvanek mugimendu horiek gidatzen zituen Praja Parishadekin lan egin zuen Rana familiaren erregimena eror zedin.

1950ean egoera politikoaren nahasmenaz baliatuz Rana familiak Tribhuvanen familia osoak Indiara ihes egitea lortu zuen, hiru urteko biloba Gyanendraren esku boterea utziz. Manifestazio handiak izan ziren Nepalen eta tribhuvanekin eta Nepalgo Kongresuarekin negoziaketak hasi behar izan zituzten Ranatarrek. Indian bi hile egin ondoren Tribhuvan errege gisa itzuli zen Nepalera. Rana familiak lehen ministro kargua izaten jarraitu zuen baina eskumenak nabarmen jaitsi zitzaizkiolarik.

Katmandu hegoaldeko mugarekin elkartzen duen bidea eraiki zuen, Tribhuvan errepidea hain zuzen ere.

Heriotza aldatu

Zürichen (Suitza) hil zen 48 urte zituela eta bere seme nagusia zen Mahendra bihurtu zen errege.