Tretiakov Estatu Galeria (errusieraz Государственная Третьяковская галерея, Gosudárstvennaya Tret'yakóvskaya galereya) Errusiako hiriburu den Moskun dagoen arte galeria bat da, munduan dagoen arte eder errusiarren gordailurik garrantzitsuenatzat hartua dena.

Tretiakov Galeria
Государственная Третьяковская Галерея
Tretiakov Estatu Galeria (2006).
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Errusia
Capital of Russia Mosku
Administrative okrug of MoscowErdialdeko barrutia (Mosku)
Koordenatuak55°44′29″N 37°37′15″E / 55.741389°N 37.620864°E / 55.741389; 37.620864
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1856
JabeaGovernment of Moscow (en) Itzuli
ZuzendariaZelfira Tregulova (en) Itzuli
Q117348021 Itzuli
Izenaren jatorriaPavel Tretyakov (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaViktor Vasnetsov
Ondarea
Bisitariak urtean1.626.825
Kontaktua
HelbideaLavrushinsky Ln, 10
Telefonoatel:+7 (495) 957 07 27
Webgune ofiziala

Historia aldatu

1856an fundatu zuen Pavel Mikhailovitx Tretiakov merkatari moskutarrak (1832-1898), bere garaikideak ziren artista errusiarren zenbait lan erosi zituena bilduma artistiko bat osatzeko asmoarekin, azkenean arte nazionaleko museo honetan garatu zena. 1892an Tretiakov jada ospetsua zen bere bilduma errusiar nazioari aurkeztu zion.

Museoaren arkitektura aldatu

Bere barnean galeria duen eraikinaren fatxada Viktor Vasnetsov margolariak diseinatu zuen, errusiar maitagarri ipuin baten ohiko estiloan. 1902 eta 1904 bitartean eraiki zen Moskuko Kremlinaren hegoaldean. XX. mendean zehar, galeria ondoko zenbait eraikinetara hedatu zen, Jamovnikiko San Nikolasen Eliza barne. Eraikin berri bat, Krymsky Valen dagoena, errusiar arte modernoa iragartzeko erabiltzen da.

Bilduma aldatu

Bilduma 130.000 arte lan baino gehiagoz osatua dago, Andrei Rublioven Vladimirreko Andre Maria Birjina eta Hirutasunatik hasi eta Vasili Kandinskiren VII. Konposizioa eta Kazimir Malevitxen Karratu Beltza laneraino. 1977an galeriak George Costakisen bildumaren zati oso esanguratsu bat zuen. Gainera, bilduma honetan, Ivan Aivazovski, Ilia Repin, Marc Chagall, Ivan Xixkin, Dmitri Levitski, Mikhail Nesterov, Valentin Serov, Vasili Polenov, Andrei Kolkutin eta Ivan Argunoven garrantzi handiko lanak ere badaude.

Kanpo estekak aldatu