Tres Forcas lurmuturra
Tres Forcas lurmuturra (arabieraz: Ras Tileta Madari; gaztelaniaz: Cabo de Tres Forcas; frantsesez: Cap des Trois Fourches) Marokoko iparraldeko kostaldeko harkaitz menditsua da, Alborango itsasoan dagoena. Nadorretik 25 kilometrotara iparralderantz kokaturik, lurmuturraren ekialdean Melilla dago.
Tres Forcas lurmuturra | |
---|---|
Mota | lurmutur |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°26′18″N 2°58′28″W / 35.4383°N 2.9744°W |
Ur-gorputza | Alborango itsasoa |
Ramsarko hitzarmenak babesturiko eremua, iraute egoera larrian dauden zenbait espezie ditu: itsas txakur fraidea, lapa espezie bi (Patella ferruginea eta Patella nigra), egiazko kareta dortoka, zere arrunta eta bi izurde (Tursiops truncatus eta Delphinus delphis).[1]
Erreferentziak aldatu
- ↑ Ramsar Hitzarmena. (2005-06-28). The Annotated Ramsar List: Morocco. .
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau Marokoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |