Gaio Trebonio (latinez: Gaius Trebonius; † K.a. 43) Berant Errepublikako politikaria izan zen, Julio Zesarren laguntzaile eta hiltzailea.

Trebonio
Plebearen tribunoa

K.a. 55 - K.a. 55
Hispania Ulteriorko Propraetor (en) Itzuli

K.a. 47 - K.a. 47
consul suffectus (en) Itzuli

K.a. 45eko urriaren 1a - K.a. 44
Asiako Prokontsul

K.a. 44 - K.a. 43
Kuestore


Pretore

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. 90
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaSmyrna (en) ItzuliK.a. 43 (46/47 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra
Zerbitzu militarra
Gradualegatus legionis (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakGalietako gerra

Haren aita eques gizarte-mailakoa izanda, novus homo-tzat jotzen zuten Trebonio, Zesarren inguruko beste bat. K.a. 60an kuestore eta K.a. 55ean plebearen tribuno izendatu zuten. Urte horretan, Lex Trebonia legeari izena eman zion. Horri esker, Zesarrek ohiz kanpoko botereak eskuratu zituen Galietan gerra egin ahal izateko.

Galian Zesarrekin ibili ondoren, K.a. 48an pretore izendatu zuten, eta, K.a. 47an, Hispaniara bidalita Ponpeioren aurka borrokatu behar izan zuen, baina arrakastarik gabe.

Zesarren babesa jaso arren, haren kontra konspiratu zuen. Hilketaren egunean, Treboniok Marko Antonio Senatutik kanpo utzi zuen Zesar hiltzen ari zirela.

K.a. 43an, Asia probintziako prokontsul izendaturik, Dolabelak hil egin zuen Trebonio.