Trastea edo koska, harizko instrumentu askoetako masten diapasoietan dagoen tartea da. Gaur egungo musika-tresna gehienetako trasteak metalezko zerrenda finak dira, Europakoak ez diren antzinako zenbait musika-tresnetan traste gisa mastari lokarriak lotzen zitzaizkien.

Do maiorren zapaltzea gitarran hatzak hiru traste ezberdinetan jarriz burutzen da.

Traste bateko soka bat zapaltzean, musika nota bat sortzen da. Trasteen arteko distantzia tonu erdi bat da. Ohikoena trasteek masta tonu erditan banatzea da, gitarran bezala.

Kanpo estekak aldatu