Transmisio automatiko

Ibilgailua mugitu ahala abiadura automatikoki aldatzen duen gailua.

Transmisio automatikoa edo kaxa automatikoa, automobil edo bestelako ibilgailuetarako abiadura-kaxa bat da. Bere kabuz automatikoki martxen erlazioa aldatzeko gai da, ibilgailua mugitzen den bitartean. Horrela, gidariak ez du martxa erlazioa eskuz aldatu beharrik.

Antzeko gailuak eta handiagoak diesel lokomotorretan eta obra publikoetarako makinetan ere erabiltzen dira, baita indar-pare handia transmititu behar den kasuetan ere. Tradizioz, martxaz aldatzerako orduan murrizketak ez dira engranaje paraleloekin lortzen, engranaje epizikloidalekin baizik. Aginte hidraulikoko gailu batzuen bidez, aipaturiko tren epizikloidalen osagai bat baino gehiago geldiarazten da selektiboki; engranaje epizikloidal hauei engranaje planetario ere esaten zaie.

Transmisio automatiko hidraulikoak aldatu

Gehien erabiltzen den transmisio automatikoa hidraulikoki dabilena da; transmisio hidraulikoan momentu-bihurgailua eta engranaje planetarioen multzoa erabiltzen da momentuaren biderkadura lortzeko.

Momentu-bihurgailua ponpa batez (olio hidraulikoa jaurtitzen duena) eta turbina batez dago osatuta (olioa jasotzen duena). Ponpak indar jakin batekin jaurtitzen du fluidoa, eta turbinak ponparengandik indar mekanikoaren zati handiena jasotzen du, % 90 ingurukoa. Portzentaje hori % 100 izatera irits daiteke bihurgailuak “bihurgailuaren enbragea” edo “zubitze” hidromekanikoa duenean.

 
Abiadura-aldagailu automatikoa

Olio-ponpa aldatu

Transmisio automatikoak osagai ugari ditu, baina garrantzitsuena olio-ponpa da, honek transmisioan zehar igarotzen den olio-emaria hornitzen baitu engranajeak eta bestelako osagaiak lubrifikatzeko. Ponpa kaxaren gorputzean dago kokatuta, non momentu bihurgailua ahokatzen den.

Osagai mekanikoak aldatu

Abiadura-aldagailu automatikoen multzoa 4 osagai mekaniko nagusiz dago osatuta:

  1. Momentu-bihurgailua, autoaren abiarazte-momentuan motorraren birak primariorantz edo abiadura-aldagailuaren sarrerarantz murrizten ditu; hala, proportzio berdinean momentu-motorra irabazten du, autoa abiadura handiagoa lortzen doan heinean modu mailakatuan berdinduz, harik eta momentu-motorra eta primariokoa berdintzen diren arte, abiadurak berdinak direnean.
     
    Momentu-bihurgailua
  2. Abiadurak osatzen dituzten engranajeak. Orokorrean, presio hidrauliko bidez eragindako disko ugariko balazta eta enbrageekin ahokatu eta desahokatzen diren tren epizikloidal multzoak dira.
  3. Balazta eta enbrage desberdinak aukeratzen dituen balbula hidraulikoen “kaxa” edo multzoa, abiadurak aldatzen joateko.
  4. Balazta, enbrageak eta bihurgailua eragiteko presioaz hornitzen duen ponpa hidraulikoa.

Aldaketa-puntuen zehaztapena aldatu

Abiadura batetik bestera noiz pasa jakiteko momentua bi parametroren menpekoa da:

  1. Azeleragailu-pedalaren posizioa; hau da, gidariak autoari eskaturiko motor-karga (aldapaz gora, ordokian, beherakadetan, bidaiari kopurua edo karga).
  2. Autoaren abiadura.

Horrek transmisioari martxa-erlazio luzeagoetara aldatzeko aukera ematen dio, aurrerago eta erregimen-motor handiagoan maldan gora zirkulatzen duenean, maldan behera edo ordokian duenarekin alderatuta.

Antzina, balazta eta enbrageen kontrola hidraulikoki egiten zen soilik, alde batetik karga-parametroarentzat, azeleragailu-pedaletik mekanikoki erregulatutako balbula hidrauliko batzuen bidez, eta, bestetik, autoaren abiadura-parametroarentzat, zentrifugoki (transmisio-irteeran). Duela urte batzuetatik, seinale hauek elektrikoki antzeman eta elektronikoki prozesatzen dira: kalkulagailu edo aldaketa-mandoaren unitate elektronikoak (gaur egun elektrohidraulikoak direnak) mandoaren balbulak aktibatzen ditu.

Akats elektriko edo elektroniko baten kasuan, betiere presio hidraulikoa izaten jarraitzen den bitartean, jarraian deskribatuko diren oinarrizko posizio mekanikoak eskuragarri izaten jarraituko dira, normalean "D"n murriztaile bat finko geratuko delarik: 4. edo 3.a, martxa kopuruaren arabera.

 
Abiadura-aldagailu automatiko baten abiadura-palanka

Palankaren posizioen ikurra aldatu

Transmisio automatiko gehienek martxa-tarte desberdinak aukeratzea ahalbidetzen dute, gutxienez ondorengoak izango dituena:

  1. P (Parking): ez dago indar-transmisiorik, eta gainera, irteerako ardatza blokeatzen du transmisiotik mekanikoki.
  2. R (Reverse): atzeranzko martxa.
  3. N (Neutral): ez dago transmisio-indarrik. Eskuzko aldaketan itopuntuan jartzearen baliokidea da.
  4. D (Drive): aurreranzko martxa; murriztaile guztiak sartzen dira lehenengotik laugarrenera (bosgarrenera edo seigarrenera, fabrikatzailearen arabera).

    Lau posizio horietaz gain, oso ohikoak dira:

  5. S (Sport): “D” posizioaren funtzionamendu antzekoa, baina aldaketa azkarragoekin, gogorragoekin eta minutuko bira gehiagorekin.
  6. L (Low): martxa luzeak sartzea ekiditeko; bakarrik lehena eta bigarrena, aldapa maldatsuen kasuan. Fabrikatzaile batzuen kasuan L-a, “3”, ”2” eta “1”ez ordezkatzen da, gehienez murriztaile handiena mantenduz. Aipatutako posizioei Venezuelan lagunarteko hizkeran L3, L2 eta L1 deitzen zaie.
  7. M (Manual): D posizioaren aldamenean egon ohi da; palankaren mugimenduek (“+” eta “-“ekin adierazita) beren-beregi martxak igo eta jaistea ahalbidetzen dute. Horrexegatik, jaitsieretan balaztatzeko aukera dago.
  8. W (Winter): ez da oso ohikoa, are gutxiago posizio bezala. D posizioaren funtzionamendu berezi bezala har daiteke; irteera eta martxa-aldaketak modu leunagoan egiteko aukera ematen du heltze gutxiko zoruan gurpilak ez irristatzeko.

Kanpo estekak aldatu