Transliterazio idazkera sistema bateko zeinuak beste idazkera sistema bateko zeinuen bidez irudikatzea da[1]. Transliterazioan jatorrizko ortografia errespetatzen dute. Bestetik, transkripzioan ortografia baino jatorrizko hotsa errespetatzen dute, grafia ezberdina izanda ere.

Adibidez, Menkaura izen egiptoarra zuen faraoia (edo Mizerino, Herodotok antzinako grezieraz Mykerinos izena eman baitzion) honela idatziko genuke:

  • Tronu izena:
    N5mn
    n
    D28
    Z2ss
  • Transliterazioa: mn k3u rˁ
  • Transkripzioa: Menkaura
  • Itzulpena: Raren ka (bizi indarra) bezain betiereko

Transkripzioa eta trasliterazioa aldatu

Bi kontzeptu hauek sarritan nahastu egiten dira. Biak hizkuntza baten idazkera, alfabetoa edo zeinuak , beste idazkera-sistema batean emateaz arduratzen dira. Bi kontzeptu hauen arteko muga argia da itxuraz. Transkripzioa hotsa, ahozkatzen dena alegia, hartzen du kontutan. Trasliterazioak zeinuak, idatzitako testuak. Praktikan, ordea, desberdintasuna ez da horren zehatza. Transkripzioak jatorrizko zeinuak hartu behar izaten ditu kontuan bi sistemen arteko erlazioa ezartzeko unean eta transliterazioak helburu-sistemaren zeinuen ahoskera ez dauka ahazterik.[2]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • [1] Inaki Irazabalbeitia Fernandez: «Alfabeto latinoz idazten ez diren hizkuntzen transkripzioa eta transliterazioa», Uztaro, 14, 1995.


  Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.