TransAsia Airwaysen 222 hegaldia
2014ko uztailaren 23an, TransAsia Airwaysen 222 hegaldiak (GE222/TNA222) Txinako Kaohsiung eta Magong aireportuen arteko hegaldia izan behar zuen baina hegazkina larrialdiko lur hartzea egiten saiatu zen Magong aireportuan, Penghu irlan (Taiwan mendebaldea).
TransAsia Airwaysen 222 hegaldia | |
---|---|
Mota | hegazkin istripu |
Data | 2014ko uztailaren 23a |
Kokaleku | Magong Airport (en) |
Herrialdea | Taiwan |
Partehartzaile kopuru | 58 |
Aireontzi | ATR 72 (en) |
Abiapuntu | Kaohsiung International Airport (en) |
Helmuga | Magong Airport (en) |
Kudeatzailea | TransAsia Airways (en) |
Hegazkinaren erregistroa | B-22810 |
Kausa | controlled flight into terrain (en) |
Pertsona hilak | 48 |
Pertsona zaurituak | 15 |
Bizirik irten direnen kopurua | 10 |
Gertaera aldatu
Hegazkina Taiwaneko aireportu batetik atera zen ordubeteko atzerapenarekin, Matmo tifoiaren ondorioz, eta ordu erdi geroago irlan lur hartzea zen aurreikusitakoa. Tokiko agintarien arabera, lur hartzeko bigarren saiakeran erori zen hegazkina[1].
Istripuaren jatorria aldatu
Tifoiaren ondorioz orduko 100 kilometroko abiadura harrapatzen zuen haizeak eta eurite gogorrak jo zuen irla. Gainera, bi hildako, dozenaka zauritu eta 5.000 pertsona etxetik atera zituzten tifoiaren ondorioz. Agintarien guztiz ziurtatu ez arren, tifoia jotzen zuten istripuaren eragiletzat.
Bidaiariak eta eskifaia aldatu
Hasiera batean, Yong Peng Penghuko Suhiltzaileen buruak 51 hildako zeudela jakinarazi zuen, baina Garraio ministroak, behin-behinean, 47 direla esan zuen. TransAsia Airways konpainia taiawandarreko ATR 72 hegazkinean 54 bidaiari (lau haur tartean) eta eskifaiako lau kide zihoazen[2].
Nazionalitatea | Pertsonak |
---|---|
Taiwan | 56[3] |
Frantzia | 2 |
Guztira | 58 |
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Gutxienez 47 pertsona hil dira hegazkin-istripuz Taiwanen», Berria, 2014-07-23
- ↑ «Gutxienez 47 lagun hil dira Taiwanen izandako hegazkin istripu batean», Berria, 2014-07-23
- ↑ Kopuru honetan hegazkineko 4 eskifaia sartzen dira, taiwandar nazionalitatekoak eta 52 bidaiari, hauek ere taiwandarrak.