Trajanoren Zubia Danubion, Burdinazko ateetatik ekialdera kokaturiko zubia izan zen. Trajano enperadorearen aginduz eraikia 103 eta 105 urteen artean, Danubio Beherean eraikitako lehen zubia izan zen eta Daziako konkistan erromatar legioei laguntza emateko eraiki zuten. Zubia, Trajanoren hurrengo enperadoreak, Hadrianok, eraitsiarazi zuen, inperioa barbaroen inbasioetatik babesteko.

Trajanoren Zubia
Podul lui Traian
Archaeological site from Drobeta Turnu Severin
Kokapena
Estatu burujabe Errumania
JudețMehedinţi konderria
Municipality of RomaniaDrobeta-Turnu Severin
Koordenatuak44°37′26″N 22°40′02″E / 44.6238°N 22.6671°E / 44.6238; 22.6671
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaTrajano
Arkitektura
ArkitektoaApolodoro Damaskokoa
Dimentsioak19 (altuera) × 19 (kalatuaren tartea) × 15 (zabalera) × 1.135 (luzera) m
Gurutzatzen duDanubio
Ondarea
Kontaktua
HelbideaStr. Independenței 2, în curtea Muzeului Regiunii „Porților de Fier”, municipiul Drobeta Turnu Severin

Deskribapena aldatu

Zubia Burdinazko ateen ekialdera kokaturik zegoen, gaur egungo Drobeta-Turnu Severin (Errumania) eta Kladovo (Serbia) hirien artean. Bere eraikuntza Trajano erromatar enperadoreak agindu zuen, Dazia borrokatzen zeuden legioen hornikuntzarako.

Eraikinak 1.135 metro luze zen (Danubiok 800 m-ko zabalera du tarte horretan gaur egun), 15 m zabal eta 19 m-ko altuera zuen, ibaiaren gainazaletik neurtuta. Zubiaren alde bakoitzean castrum bana zegoen, sarrera baten inguran eraikiak, zubia gurutzatu nahi zuen orok berauek gurutzatu behar zituelarik.

Zubia diseinatu zuen ingeniariak, Apolodoro Damaskokoak, egurrezko arkuak erabili zituen, bakoitzak 38 m luze zelarik, hogei pilareren gainean konkaturik. Pilare hauek adreiluak, zementua eta Pozzolana erabiliz eraiki ziren. Oso azkar eraiki zuten, zimendu-kaxak erabilita zutabeak eraikitzeko.

Eraisketa and aztarnak aldatu

Zutabeen gainean kokaturiko egurrezko gainegitura Hadrianok eraitsarazi egin zuen, Erromatar inperioa iparraldeko barbaroen inbasioetatik babesteko[1].

Hogei zutabeak oraindik ikus zitezkeen 1856an, Danubioren mailak behea jo zuenean. 1906an, Danubioko komisioak itsasontzien joan-etorria oztopatzen zutabeetako bi eraistea erabaki zuen.

1930an 16 pilare geratzen ziren ur azpian, baina 1982an, arkeologoek 12 bakarrik zituzten identifikatuta. Gainontzeko laurak urak eramango zituen ziurrenik. Gaur egun, sarrerako zutabeak daude ikusgai bakarrik, Danubioko alde banatan.[2]

1979az geroztik, monumentu dago izendaturik zubia, eta babesturik dago Serbian.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu