Toyota (japonieraz: 豊田市 Toyota-shi?) , Japoniako Aichi prefeturako bigarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera, 419.538 biztanle ditu. Ia 9 milioi biztanle dituen Chūkyōko metropoli eremuaren barnean dago.

Toyota
豊田市
core city of Japan (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu (Tōkai)
Aichi
AlkateaToshihiko Ōta (en) Itzuli
Izen ofiziala豊田市
挙母村
挙母町
挙母市
Jatorrizko izena豊田市
Posta kodea471-8501
Geografia
Koordenatuak35°04′57″N 137°09′23″E / 35.08242°N 137.15633°E / 35.08242; 137.15633
Map
Azalera918,47 km²
MugakideakNisshin (en) Itzuli, Anjo (en) Itzuli, Okazaki, Kariya (en) Itzuli, Shinshiro (en) Itzuli, Seto (en) Itzuli, Chiryu (en) Itzuli, Nagakute (en) Itzuli, Miyoshi (en) Itzuli, Shitara (en) Itzuli, Ena (en) Itzuli, Toki (Japonia), Mizunami (en) Itzuli eta Neba (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria422.106 (2021eko otsailaren 1a)
−436 (2015)
Dentsitatea459,65 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1951ko martxoaren 1a eta 1889ko urriaren 1a
Telefono aurrizkia0565
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakDerby, Detroit, Bend (Oregon), South Derbyshire (en) Itzuli, Nagoia, Nakatsugawa (en) Itzuli, Hekinan (en) Itzuli, Kiyosu, Kanazawa, Himeji, Joetsu (en) Itzuli, Tatebayashi (en) Itzuli, Shichigahama (en) Itzuli eta Bandung
http://www.city.toyota.aichi.jp/

Geografia aldatu

Aichi pefeturako azalera handiena duen hiria da. Ez du ordea kostalderik eta iparraldean 1000 metrotako garaiera hartzen duen mendilerroa dauka. Hiria bera lurraldearen hegoaldeko lautadan zabaltzen da, betidanik nekazaritzarako erabili den eremuan.

Historia aldatu

Historikoki Koromo (挙母市 Koromo-shi) izena izan du baina Toyota konpainiarekin izan dituen loturak direla eta izena bera ere aldatu du.

Eremua paleolito garaian dagoeneko populatua izan zen. Mononobe leinua izan zen bertan nagusi. Edo Aroan Tokugawa shogunerriaren menpeko Koromo probintzia osatu zuen. Tokugawa herrixka (Tokugawa Ieyasuk bere izena bertatik hartu zuen) Toyotaren lurraldean kokaturik dago.

Meiji berrezarkuntzan zeta ekoizpenarengatik egin zen ezagun. Baina merkatuaren gainbeheraren ondorioz 1930tik aurrera hiriak berak ere gainbehera izan zuen. Honen aurrean Kiichiro Toyoda enpresariak Toyota automobil konpainia fundatu zuen.

1951 urtean Koromo hiri bihurtu zen eta Toyotak hartu zuen garrantziaz baliatuz 1959an izena aldatu zuen. 1960an bertan Estatu Batuetako Detroit hiriarekin senidetu zen gainera.

2005eko Aichiko Erakusketa Unibertsalaren egoitzetako bat bertan egon zen.


Ondasun nabarmenak aldatu

  • Asuke Hachimangu tenplua.
  • Heishou-ji tenplua.
  • Kōjaku-ji tenplua.
  • Himori santutegia.
  • Toyotako arte museoa.
  • Toyotako "Gezien zubia".

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Kanpo estekak aldatu