Touba Senegalgo hiria da, Diourbel eskualdeko handiena. Herrialdearen erdialdean dago, Dakartik 194 kilometro ekialdera. Herriadean biztanle gehien dituen bigarren hiria da, Dakar kapitalaren atzetik. 2013an 753.315 biztanle zituen.[1]

Touba
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Senegal
Senegalgo eskualdeakDiourbel eskualdea
Department of SenegalMbacké Department
Geografia
Koordenatuak14°52′N 15°53′W / 14.87°N 15.88°W / 14.87; -15.88
Map
Altuera35 m
Demografia
Biztanleria529.176 (2007)

Etimologia aldatu

Touba izena arabiarretik dator (طُـوْبَىٰ).

Abu Sa'id Al Khudri profetak esan zuen: "Touba paradisuko zuhaitz bat da. Bere tamaina batek ehun urtetan egiten duen distantziaren parekoa da eta paradisuko jendearen arropa zuhaitz horren fruitua biltzen duen ehunaz dago egina."

Historia aldatu

Toubako hiri santua Mbaffar basoan sortu zuen 1888an Ahmadou Bamba Khadimou Rassoulek, muridismoaren sortzaile berberak.

Administrazioa aldatu

Hiriaren zati handi bat urbanizatua dagoen arren, administratiboki Touba Mosquéeko lurralde landatar barruan dago, Arrondissement de Ndameko azpidibisio bat dena, Mbacké Departamentuan, Diourbel eskualdean.

Gune urbanoan, hiria 25 herriz dago osatua: Alia, Boustanoul, Arifina, Darou Alimoul Khabir, Darou Khadim, Darou Khoudoss, Darou Marnane, Darou Marnane 2, Sourah, Darou Miname, Darou Salam Ndame, Dianatoul Mahwa, Gouye Mbind , Guédé Bousso, Keur Niang, Khaïra, Ndindy Abdou, Same Lah, Touba Al Azhar, Touba Guédé, Touba Madyana, Touba Mosque, Boukhatoul Mubarak, Ndamatou 1, Touba HLM, Touba Ndiarême eta Route de Darou Mousty.

Hala ere, hiriak estatus berezia du, Senegalgo beste hiri santuek bezala: polizia berezia du, eta Xarian oinarritutako araudia, Maliki eskola juridikoaren arabera idatzia.

Klima aldatu

Toubak Sahelgo klima du, estepako klima beroa, BSh Köppen klima sailkapenaren arabera.

      Datu klimatikoak (Touba)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 32.5 34.2 36.3 37.5 38.1 36.7 33.7 32.3 32.5 34.9 35.4 32.3 34.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 23.4 24.5 26.6 27.8 28.9 29.4 28.2 27.3 27.2 27.8 26.6 23.6 26.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 14.3 14.8 17 18.2 19.8 22.2 22.7 22.4 22 20.8 17.9 15 18.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 1 0 0 0 1 30 105 176 139 35 1 1 489
Iturria: Climate-Data.org[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu