Torredonjimenoko altxorra

Torredonjimenoko altxorra (gaztelaniaz: Tesoro de Torredonjimeno), errege bisigodoek Elizari eskaini zizkien zenbait botozko koroak osatzen duten altxor bisigodo bat da. Guarrazarreko altxorraren antzekoa da, baina zakarragoa. Beharbada, koroak, Justa eta Rufina santuei eskainiak egongo ziren.

Torredonjimenoko altxorra
Jatorria
Ezaugarriak
Kokapena
BildumaEspainiako Arkeologia Museo Nazionala

1926an aurkitu zuen Torredonjimeno herrian, egungo Kontsolazioaren Andre Mariaren Ermitatik gertu, olibondodun hazienda batean, Torredonjimenoko hirigunetik 2 kilometrora eta Martosetik 4 kilometrora baratzan lanean ari zen nekazari batek. Zati horiek inongo baliorik ez zutela pentsatuz, bere seme-alabei eman zizkien, bitxiak desmuntatzen eta buztinarekin nahastuz denbora pasatzen zutenak. Handik denbora batera, zati haiek erosi zituen trapero bat agertu zen. Hor galtzen da bere arrastoa, 1940ko hamarkadan berriz agertzen diren arti zatituak. Altxorra, gaur egun, Madril, Bartzelona eta Kordobako Arkeologia Museoen artean banatua dago.

Kanpo estekak aldatu