Torrecilla en Cameros

Torrecilla en Cameros Errioxako udalerria da, 2020an 453 biztanle zituena. Camero Nuevo eskualdean dagoen herri handiena da eta historian zehar ehungintzari loturiko industria garrantzitsua izan zuen[1].

Torrecilla en Cameros
municipality of La Rioja (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
AlkateaSergio Martínez Astola
Izen ofizialaTorrecilla en Cameros
Posta kodea26100
INEk ezarritako kodea26151
HerriburuaTorrecilla en Cameros
Geografia
Koordenatuak42°15′22″N 2°37′49″W / 42.256111111111°N 2.6302777777778°W / 42.256111111111; -2.6302777777778
Map
Azalera30.47 km²
Altuera766 m
Demografia
Biztanleria434 (2023)
7 (2022)
alt_left 204 (%47) (%58,1) 252 alt_right
Dentsitatea14,24 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaLO
torrecillaencameros.org

Geografia aldatu

Iregua ibaiaren haranean kokaturik dago, goialdean, Logroño hiriburutik 29 kilometro hegoaldera. Cumbres del Serradero mendilerroak mugatzen du udalerria. Mendilerroan 1.400 metrotik gorako mendiak daude eta Torrecilla herria 774 metrotako altueran dago[2].

Hiru auzo ditu herriak; San Martin edo "El Barrio", Barruelo, eta Villamayor edo "Campillo". San Martin da auzo garrantzitsuena, bertan daude eliza eta Torrecillako monumentu aipagarrienak.

Historia aldatu

Antzinaroa aldatu

Torrecilla inguruan beroiena izan daitekeen asentamendu bat bazen erromatarren konkistaren aurretik.

Erdi Aroa aldatu

X mendearen amaieran eta XI hasieran baskoiek eta gaztelarrek birpopulatu zuten eremua. Torrecillaren aurreneko aipamena 1066ko agiri batean aurkitzen da. Agiri horretan Estefania Foixkoa Iruñeko erreginak Ramiro semeari Torrecilla, Leza eta Camerosko hainbat herri ematen dizkio. 1081ean Ramirok Naiarako monasterioaren esku utzi zituen lurrok[3].

Transhumantzia bidean egonik, Erdi Aroan artzantzak garapen ekonomiko handia ekarri zion Torrecillari. Ardi merinoak artile ugari ematen du eta ehungintza industria garatu zen.

Aro modernoa aldatu

XVII. mendean ekonomia hazkuntza handia izan zuen. Garai hartan 13.000 ardi buru izatera iritsi zen eta zapigintza jarduera oso aktiboa izan zuen. Cameros eskualdeko nobleziak bertan eraiki zituen jauregiak, oraindik ere zutik dirautenak[4].

XIX. mendean 9 zapi lantegi, 2 paper lantegi eta txokolate lantegi bat zeuden, hauetaz gain hainbat irin errota, 3 okindegi eta 6 tindategi.

1833. urte artean Burgosko probintziaren barnean egon zen, harik eta Logroñoko probintzia sortu zen arte[4].

Biztanleriaren bilakaera aldatu

XX mendean zehar 1.300 biztanle inguru izan zituen baina 1960. hamarkadan altzari lantegi batek Torrecillatik Vianara egin zuen alde[5] eta berarekin 160 familia eraman zituen, populazioaren erdia hain zuzen ere.

Ekonomia aldatu

Gaur egungo ekonomian turismoa da nagusi. Zekaleen nekazaritzari eta artzaintzari abelgorrien hazkuntzak hartu dio gain, izan ere askoz errentagarriagoa baita[5].

Ondasun nabarmenak aldatu

 
San Martín eta Barruelo arteko zubia.
  • San Martin parrokia: XVI. mendean eraiki zuten eta zutabe zilindrikoek banaturiko hiru habearte ditu. Osagai aipagarriena San Martinen bizitzaren pasadizoak agertzen dituen erretaula platereskoa da. Kanpaidorrea 1764an eraiki zen[6].
  • Erdi Aroko zubia San Martin eta Barruelo lotzen dituena[4].
  • Tómalosko Andre Mariaren basilika: herritik 5 kilometro hegoaldera dago eta José Bejesen freskoak ditu kupulan. XVI eta XVIII mendeen artean eraiki zen.
  • Hainbat baseliza: Santa Ageda, San Andres, San Anton, San Pedro...
  • Superundako kondearen jauregia.
  • Jesusen Bihotz Sakratua: 1952. urtean eraikitako eskultura, Campillo auzoan dagoena[4].

Kultura aldatu

Herriko jaiak San Markos eguna (apirilaren 25ean) eta Tómalosko Andre Mariaren eguna (irailaren 8a) dira[4].

Pertsonaia ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Entorno turístico de Torrecilla en Cameros, La Rioja,» www.villaliquidambar.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  2. «La Rioja - Torrecilla en Cameros» www.hernandezrabal.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  3. Txantiloi:Es-GT «Torrecilla en Cameros Guía de Turismo accesible en La Rioja» La Rioja Sin Barreras (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  4. a b c d e (Gaztelaniaz) «Qué visitar en Torrecilla en Cameros, La Rioja | Senditur.com Rutas y Turismo» www.senditur.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Torrecilla en Cameros - Destino» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  6. (Gaztelaniaz) «4 · Iglesia Parroquial de San Martín» Sierra Cameros | Turismo en La Rioja, Camero Nuevo | Pueblos y Paisajes (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).

Kanpo estekak aldatu