Torralba del Río

Nafarroa Garaiko udalerria
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Torralba (argipena)».

Torralba del Río[3] ([toralβa del ri.o] gaztelaniaz eta ofizialki; Torralba [toralβa] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroako udalerria da, Lizarrako merinerrian kokatua. Bi herrik osatzen dute udalerri hau: Torralba del Rio izenekoa ere, eta Otiñano. 120 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Parez-pare ipar-ekialdeko aldameneko muinoan Santsol udalerria dago.

Torralba del Río
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Torralba del Rioko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Torralba del Río
AlkateaJesús Cayetano Oion
(UPN)
Posta kodea31228
INE kodea31230
Herritarratorralbar
Geografia
Koordenatuak42°36′31″N 2°19′47″W / 42.608611111111°N 2.3297222222222°W / 42.608611111111; -2.3297222222222
Azalera17,69 km²
Garaiera629 metro
Distantzia80 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria98 (2023:  −1)
alt_left 48 (%49)(2019) (%56,1) 55 alt_right
Dentsitatea5,44 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 30,63
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 12,04 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 3,10 (2018: %1,57)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.torralbadelrio.org
Torralba del Río behetik ikusita.

Geografia aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Herria Lizarrako merindadearen mendebaldean kokatzen da, Kodesko mendilerroaren maldetan eta Ahuilargo haranean. Torralba del Riora ailegatzeko NA-7200 errepidea jarraitu behar da Santsol-Cabredo norabidean.

Torralba del Riok Arabarekin egiten du muga iparraldean, Nazar, Mirafuentes eta Esprontzedarekin ekialdean, Bargotarekin hegoaldean, eta Azuelorekin mendebaldean.

Klima eta landaredia aldatu

Torralbak klima azpimediterraneoaren ezaugarriak dauzka, aldaketa termiko handia, prezipitazio irregularrak eta udaberri eta udazkenean ugariagoak eta uztaila eta abuztuko lehortea. Urteko batez besteko tenperatura 9 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 600 eta 900mm bitartekoak dira.

Jatorrizko landaredia ia erabat desagertu da gizakiaren eragina dela eta. XIX. mendearen amaieran, geratzen ziren arte eta amezti hektareak desagertu ziren, nekazaritzarako lurren hedapena burutzean. Gaur egun herriko zuhaitz bakarrak pinuak dira.

Historia aldatu

Torralba del Rio sortu aurretik, bere udalerriaren mugetan hainbat herrixka izan ziren Erdi Aroan zehar, Bañao, Cabañas, Kodes, eta Eregorte. 1263 edo 1264. urtean Nafarroako Teobaldo II.a erregeak Torralba sortu zuen, eta Lizarrako San Martingo biztanle askeei emandako foru berdinak eman zizkien torralbatarrei. Herria sortu aurretiko herrixkak pixkanaka desagertuz joan ziren, eta euren izena ageri den azken dokumentu idatzia 1268. urtekoa da. Historialarien ustetan, herrixka hauetako biztanleak Torralbara joan ziren, erregeak emandako foruak erakarrita.

XV. mendean Torralbak Vianako printzeari eman zion babesa Nafarroako gerra zibila burutu bitartean. Herriaren fideltasuna eskertzeko Karlos erregeak, hainbat eskubide eman zizkien torralbatarrei, 1451ean zerga batzuen ordainketatik libratu zituen, eta Otiñano eta Erregorteko herri hustuak Torralbako udalerriari gehitu zizkion. Horrez gain, erregeak Torralba "hiribildu on" izendatu zuen, Nafarroako gorteetan eserlekua lortu eta San Bartolome egunez zazpi egun iraungo zuen urteroko azoka ospatzeko eskubidea eskuratu zuen. Ondorengo Nafarroako erregeek eskubide guztiak berretsi zituzten.

1466. urtean Nafarroako Leonor erreginak Otiñanoren (garai hartan herri hustua zena) anexioa behin betiko berretsi zuen. Ondorengo mendeetan Otiñano herri hustu izateari utzi eta hainbat biztanle izan zituen berriz ere, eta gaur egun oraindik ere Torralba del Rioren menpeko herria da, beste haran batean egon arren. 1500. urtearen inguruan Erregorten bizi ziren azken biztanleak Esprontzedara joan ziren, eta herri hau ere hutsik geratu zen.

Aro modernoan zehar Torralba Berruezako ibarreko herria izan zen, eta XIX. mendearen erdialdean burututako erreforma administratiboaren ondoren, Otiñanok eta Torralbak udalerri independientea osatu zuten.

Ekonomia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.

Demografia aldatu

Torralba del Ríoko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamabi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %8,63a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

2007an Torralbako alkate kargurako AIT herri ekimeneko Ricardo Ruiz de Gaona Carlos aukeratu zuten. Hauteskundeetara bi talde aurkeztu ziren, aipaturiko herritarren taldea (4 zinegotzi) eta Nafarroako Herriaren Batasuna (bakarra). Zuriz emandako botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %2,56). Abstentzioa %19,31koa izan zen.

Torralba del Ríoko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Ricardo Ruiz de Gaona Carlos (AIT) 75 Bai
Jose María Ruiz de Gaona Carlos (AIT) 70 Bai
Julio Corres Sainz (AIT) 67 Bai
Maria Teresa Markinez Ruiz de Gaona (AIT) 66 Bai
Jesus Cayetano Oion (UPN) 50 Bai

2011ko udal hauteskundeetan zerrenda bakarra aurkeztu zen, UPNkoa; aurreko agintaldian zinegotzi izandako Jesus Cayetano alkate eta beste hiru lagun hautetsi bihurtu ziren[4].

Udaletxea aldatu

Frontoiaren ondoan dagoen udaletxea 1955an eraiki zen, eta margozturiko fatxada dauka. Eraikinak bi solairu ditu eta udal bulegoez gain, bi etxebizitza daude bertan. Torralba del Rioko udaletxeko idazkaria Esprontzeda eta Azueloko idazkari ere bada. Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Frontoi kalea, 2

Alkateak aldatu

Hauek izan dira Torralba del Rioko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Marino Diaz Gonzalez[5] 1979 1983 UCD[6]
Francisco Javier Corres Diaz de Cerio[5] 1983 1987 Agrupacion Electoral Yoar[6]
1987 1991 Agrupacion Independiente La Peskera[5][6]
Jesus Crespo Lopez de Dicastillo[5] 1991 1995 UPN[6]
Jesus Crespo Lopez de Dicastillo[5] 1995 1999 Kudeaketa batzordea[6]
1999 2003
2003 2007 UPN[6]
Ricardo Ruiz de Gaona Carlos 2007 2011 AIT[6]
Jesus Cayetano Oyon 2011 2015 UPN[6]
Jesus Cayetano Oyon[6] 2015 2019 UPN
Silvia Canales Murillo[6] 2019 Jardunean Torralba Unido[7]

Euskara aldatu

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Torralba del Rio eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,35ek zekien euskaraz hitzegiten.

Zerbitzuak aldatu

Torralba del Rio, "Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Andre Mariaren eliza: XVI. mendean eraikitako eliza gotiko berantiarra. Eraikuntzan, antzinako beste parrokia gotiko baten hormak erabili zituzten. Nabe bakarreko eraikina da, hiru zatitan banatu eta aurrealde poligonalarekin.
  • Kodesko santutegia: Izen bereko mendilerroan kokatuta dago.
 
Kodesko santutegia izen bereko mendilerroan kokatuta dago.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindiaren 155. araua
  4. Torralba[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
  5. a b c d e «TORRALBA DEL RIO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  6. a b c d e f g h i j (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  7. «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa