Torakozentesi

Barrunbe torazikoan egiten den puntzioa, eskuarki likidoak sartu edo ateratzeko egiten dena

Torakozentesia pleuren arteko barrunbetik likidoa edo haizea ateratzeko egiten den proba osagarria da, beti ere pleurako isuria dagoenean.

Prozedura hau 1852n lehen aldiz deskribatu zuten.

Diagnostikoak aldatu

Pleurako likidoaren azterketa hiru arlotan egiten da: Biokimika, Mikrobiologia eta Anatomia patologikoa.

Honek guztiak arnas gaixotasun batzuen diagnostikoa ahalbidetu dezake, hala nola:

Teknika aldatu

Torakozentesia saihetsen arteko espazioan ziztada egitean datza, toraxen. Horren bidez pleurako likidoa ateratzea da xedea, bi helbururekin: Azterketa egitea (diagnostikoa) edota toraxa likidoz hustu (tratamendua).

Neumotoraxen kasuan, haizea kanporatzea da helburua.

Azterketa biokimikoa aldatu

Proteinak eta LDH bai pleurako likidoan (Prot-p eta LDH-p) bai odolean (Prot-s eta LDH-s) aztertzean bi aukera topa dezakegu: Exudatua edo transudatua.

Exudatua aldatu

Hiru irizpide hauetatik bat gutxienez bete behar du:

    • LDH-p >200.
    • Prot-p/prot-s >0.5.
    • LDH-p/LDH-s >0.6.

Tuberkulosia, Minbizia eta Neumonia dagoenean agertzen da.

Transudatua aldatu

Aurreko irizpideak betetzen ez dituenean. Bihotz-gutxiegitasunean ikusten da.

Azterketa mikrobiologikoa aldatu

Gaixotasun infekziosoak diagnostikatu ditzakegu honen bidez, bereziki tuberkulosia.

Azterketa anatomo-patologikoa aldatu

Minbiziaren bila gabiltzanean oso baliagarria da.

Tratamendua aldatu

Torakozentesia bera izan daiteke sendabidea kasu batzuetan, baina beti ere jatorrizko gaixotasuna tratatu egin behar da, diagnostikoaren arabera.

Kanpo estekak aldatu