Topazioa aluminioa eta fluorra duen nesosilikatoen taldeko minerala da. Bere formula kimikoa Al2SiO4(F,OH)2 da. Sistema ortorronbikoa jarraituz kristalizatzen da eta bere kristalak prismatikoak dira gehienetan. Erraz zartatzen denez, harribitxiak sortu nahi badira kontu handiz landu behar da, akatsik eduki ez dezaten. Fraktura konkoidala edo desorekatua dauka. Topazioaren gogortasuna 8koa da, eta lustre beirakara dauka. Topazio purua gardena da, baina askotan ezpurutasunez zipriztindurik ageri da eta askotariko koloreak dauzka: ardo kolorea, zuria, grisa, berdea, urdina, arrosa edo gorri arrosakara.

Infotaula de mineralTopazioa
Ezaugarri orokorrak
KategoriaNesosilikatoak
FormulaAl2SiO4(F,OH)2
Nickel-Strunz sailkapena9.AF.35
Sistema kristalinoOrtorronbikoa
EponimoaSt. John's Island, Egypt (en) Itzuli
Identifikazioa
KoloreaGardena (ezpurutasunik ez duenean), urdina, marroia, laranja, grisa, horia, berdea, arrosa eta gorri arrosakara
Gogortasuna
Mohs eskalan
8
DistiraBeirakara, distiratsua
Marrazuria
Dentsitate erlatiboa3,4 - 3,6
Topazio

Kanpo estekak aldatu